Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alustiza Jauregi, Julian

Euskal idazlea (Gabiria, 1913 - ?). Lehen ikasketak Arantzazun egin zituen eta teologia, Oliten eta Arantzazun ikasi zuen. Tolosa eta Zarauzko komentuetan nagusi izana da. «Aztiri» izenordea erabili ohi duen olerkari fin honen obra aldizkarietan barreiatua aurkitzen da: «Egan», «Euzko Gogoa», «Aranzazu», «Goiz-Argi».