Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alumbreros, Alejandro

Bizkaitar musikagilea (Bilbo, 1973). Piano ikasketak egin ondoren irakasle titulua lortu zuen. Ganbera musika irakasteko titulua ere eskuratu zuen, eta hainbat ikastaro eta mintegitan parte hartu du. Kontzerturik gehienak Bizkaian eskaini baditu ere, Estatu Batuetako Pittsburgen ere aritu izan da lanean, bertako Savoyards Orchestrarekin. Algortako Biotz Alai Abesbatza eta Bilboko Opera Abesbatza pianoaz eta organoaz lagundu izan ditu.