Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aluata

iz. Zool. Zebidoen familiako tximino platirrino ulukaria (Alouatta seniculus). Gorputzak 70 cm inguru izaten ditu, eta isatsak beste horrenbeste. Tximino ulukari guztiek bezala, isatsa oragarria du. Hioide hezurra kaxa zabal baten moduan handitua izaten du, eta horrixe esker hots handia egiten du. Mota honetako tximinoak oso zabalduta daude Venezuela, Kolonbia, Guyana eta Brasil iparraldeko oihan hezeetan. Zuhaitzetan bizi dira, eta oso gutxitan jaisten dira lurrera, adarretatik zintzilikaturik edan ezin dutenean baizik.