Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Althusser, Louis

Filosofo frantsesa (Birmandreis, Aljeria, 1918 - Paris, 1990). XX. mendeko marxismoaren joera garrantzitsuenetariko baten pentsalari ezaguna. Marxen irakurketa zientifikoa aldezten du, batez ere Kapitalarena, haren obren irakurketa «ideologikoa» baztertuz. «Haustura» bat ikusten du Marx gaztearen lanen eta Kapitalaren artean, berau benetako testu iraultzailea dela iritzirik. Obra nagusiak: Lire le «Capital» (1965), E. Balibar-ekin lankidetzan; Pour Marx (1966), Lenin et la philosophie (1969).