Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

alternadore

iz. Fis. Korronte alternoak sortzen dituen tresna elektrikoa. Elektroiman batez eremu magnetiko indartsu bat sortzen da, haren barruan metal harizko mataza induzitu bati jirarazten zaiola; induzituaren hari bakoitzak eremu magnetikoa goraka eta beheraka txandaka ebakitzen du, era horretara harian induzitzen den korronteak itzuli bakoitzean zeinua aldatzen duela. Induzitutako korrontea induzituaren hariak hasten diren aro batzuen kontra irristatzen diren grafitozko bloke batzuen bidez bideratzen dira kanpoko zirkuituetara.