Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alonso Fourcade, Jon

Nafar idazle eta itzultzailea (Iruñea, 1958). Biologia ikasketak egin zituen EHUn eta Nafarroako parlamentuan itzultzaile lanetan dihardu. Hainbat komunikabidetan lankide da, Euskadi Irratiko Sormenari leiho saioan ere aritu da, baita hainbat mintegi eta lantegitan ere. Kaleratu dituen lanen artean daude Idiaren eraman handia (1995), Katebegi galdua (1995) eta Camembert helburu (1998). Saramagoren Lisboako Setioaren historia (2000) euskaratu eta Olasagarreren Mandelaren Afrika gazteleratu ditu.