Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alkain Martikorena, Jesús María

Gipuzkoar politikari eta ikertzailea (Donostia, 1922). Donostiako Merkataritza Eskolako katedra laguntzailea izan zen 1942tik 195era; ondoren, ikastetxe bereko zenbait eskolaren ardura hartu zuen bere gain. Bestalde, merkataritza intendentzia ikasi zuen Bilboko Merkataritza Goi Ikasketen Eskolan (egun Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea) eta bertan graduatu zen 1955ean. Hiru urte lehenago, 1952an, Espainiako Instituto de Censores Jurados de Cuenta delakoan sartu zen; 1956an Colegio Nacional de doctores y licenciados en ciencias económicas y comerciales izenekoan, baita Kontu-ikuskarien Erregistro Ofizialean ere, 1989an. Pakea, istripu eta aseguruen mutualitatean, Zuzendariordea, gerentea eta Lehendakaria izan da. Donostiako alkatea izan zen 1979tik 1983 arte, Euzko Alderdi Jeltzalearen zerrenda buru gisa, eta Prokuradorea Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Donostiako eskualdetik. Bestalde, Gipuzkoako Diputatua izan zen Eusko Legebiltzarrean, 1984tik 1986ra, alderdi berarekin. 1987-1991 bitartean, Euskal Herriko Unbiertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea. Euskalerriaren Adiskideen Gipuzkoako Batzordeak Adiskide oso izendatu zuen. Domina eta sari ugari jaso du: Encomienda de la Orden del Mérito Civil (1991), Gran Cruz de la Orden del Mérito Civil (1983), Medalla de oro al Mérito en el trabajo (1986), Donostia Hiriak Hiritar Merituari emandako domina (1986) eta Euskadiko Gurutze Gorriaren Zilarrezko Domina (1986). Eusko Ikaskuntzan, 1992ko abenduaren 12an, Elkarteko Diruzain aukeratu zuten, eta horren ondorioz, Batzorde Eragileko eta Batzorde Iraunkorreko kidea da. Karguaren indarraldia amaiturik, berriro hautatu zuten kargu berean, 1997an. Eusko Ikaskuntzak J. M. Barandiaren Fundazioan dituen lau ordezkarietako bat da.