Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Albizu, Mikel

(Mikel Antza izenaz ezaguna). Gipuzkoar idazle eta antzerkigilea (Donostia, 1961). SUSA aldizkariaren lehen zenbakian eman zuen argitara lehen ipuina 1979an. Gerora Argia astekarian lankide eta bertako partaide izan zen; antzerkiaren sailaz arduratzeaz gainera, beste zenbait zereginetan ere aritu zen. Antzerkiari dagokionez, 1984an Iñaki Uriarekin batera Beteluko balnearioko mirakulua izeneko lana eman zuen argitara, Branka antzerki taldeak aurkeztua gerora. Bigarren antzerki lana, Hiru damatxo, 1986koa da. Fernando Pessoaren Marinela obraren antzezpena kudeatzaile lanak bete zituen 1985ean. 1985ean Lehen bilduma 82-84 narrazio bilduma kaleratu zuen eta 1987an Odolaren usaina narrazio sorta. Hego Euskal Herritik alde egindakoa, ETAren arduradun politikotzat hartu izan dute.