Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Albizu, Enrike

Gipuzkoar margolaria (Irun, 1930). Montes Iturriozen ardurapean zegoen Irungo Udal Margoketa Akademian egin zituen lehenengo pintura ikasketak. Geroago, Valentziako Academia San Carlosera joan zen eta lau urte eman zituen han ikasten. Madrilgo San Fernando Goi Eskolan amaitu zituen ikasketak. Ameriketan, Alemanian eta Parisen izana da, Boursier de l'lnstitut Françaisek beka bat emanda. Gipuzkoako Diputazioak emandako laguntza bati esker Erroman ere izan zen. Bere lanean Gipuzkoako kostaldeko arrantzaleen erretratuak landu ditu gehienbat.