Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alas, Leopoldo

«Clarín» Espainiar idazlea (Zamora, 1852 - Oviedo, 1901). Bere garaiko literatura kritikaririk onena, Madrilgo egunkarietan idatzi zituen bere kritikak. Ideologia eta politikazko eztabaida handitan parte hartu zuen; bera liberalen aldekoa zen. Kontakizun egile bezala ere aipagarria. Garai hartako psikologi nobelarik hoberenetakoa da La Regenta bere lana, Flauberten Madame Bovary obraren eragina jaso zuena. Ipuinak: Pipa, El gallo de Sócrates, ¡Adiós cordera!, gailenak dira genero horretan.