Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alas Rodríguez, Genaro

Espainiar arkitektoa (Madril, 1926). Madrilgo Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak. 1945ean Caceresko Kolonizazio Institutu Nazionaleko arkitekto izendatu zuten, eta 1956an Arkitekturako Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari Extremaduran. 1955ean Pedro Casariegorekin elkartu eta egungo arkitektura espainiarrean garrantzi handia izan duen Alas y Casariego arkitektura enpresa sortu zuten. 1960ko hamarkadaren hasieran, Europako eraikuntza alorrean aurrefabrikazioa ikertzen zuen talde espainiarreko kide aukeratu baitzuten, Europako erdialdeko hainbat herrialde bisitatu zituen. 1966an doktore maila lortu zuen arkitekturan. Alas y Casariego enpresak egindako arkitektura lanetan aipagarriak dira, besteak beste: Monky kafe fabrika (1960), Centro eraikina (Madril, 1965), Madrilgo Castellana ibilbideko Windsor eraikina (1974-1979) eta enpresa honen lanik teknologikoena den Tres Cantosko tren geltokia eta merkataritzagunea (1986). Enpresa honek zuzendu zituen, besteak beste, Madrilgo Picasso dorrearen eraikuntza lanak.