Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

akantozefalo

izond. Zool. Zizareetan, gorputz zilindrikoa duen nematelmintoaz esaten da. Beldar direnean artropodoen bizkar bizi dira, eta heldutakoan ornodunen bizkarroi. Aurreko muturrean tronpa bilgarri bat izaten du, kakoz betea, hesteetako paretan sartu eta finkatzeko. Ez dute zentzumen organorik, eta elikadura, ostalariak digeritua, azaletik zuzenean bereganatzen du.