Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Akad, Lütfi O

Turkiar zinema zuzendaria (Istanbul, 1916). 1946an zinema eta antzerki kritika egiten hasi zen zenbait aldizkaritan. Beste batek hasitako film bat amaitu ondoren, Vurun Kahpeye (1949) zuzendu zuen, bere benetako opera prima, Turkiako zinemagintzan oso garrantzitsua, aurrekoak antzerkiarekiko zuen mendekotasuna hautsi baitzuen eta korronte errealista abiarazi. Kanun Namina (1952) eta Öldüren Sehir (1953) filmekin bide beretik jarraitu zuen, eta bietan nabaria da Carnéren eta Frantziako gerra arteko errealismoaren eragina. 1966ko Hudutlarin Kanunu da, hala ere, bere maisu lana; bertan kontrabando istorio bat hartzen du aitzakiatzat jarduera horren atzean dauden arazoei buruzko ikuspegi interesgarria eskaintzeko. Hortik aurrera tarteka egiten ditu film onak, esate baterako Vesikali Yarim (1968), edota landatik hirirako exodoari buruzko trilogia: Gelin (1973), Dügün (1974) eta Diyet (1975). Turkiako zinemagile gazteek maisutzat jotzen dute Akad.