Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ajuriagerra Otxandiano, Julian

Psikoneurologoa (Bilbo, 1911). Espainia eta Frantzian egin zituen medikuntza ikasketak. Geroztik psikiatriazko eta neurologiazko ikasketak egin zituen. Gihar atezuari buruzko garrantzi handiko ikerketak egin ditu. Geroztik haurraren psikopatologiaz egin ditu ikerketak. Irakaskuntzatik erretiratu ondoren haurraren garapen prozesua aztertzeko ikerlari talde bat antolatu zuen Parisen.