Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aizpurua, Pedro

Gipuzkoar musikagilea (Andoain, 1924). Kantabriako Comillaseko Unibertsitatean egin zituen Filosofia eta Teologia ikasketak. Pianoa, organoa eta konposizioa ikasi zituen Luis Urteaga eta Francisco Escudero maisuekin. Musikologia ikasketak, berriz, Jacques Challey eta Samuel Rubiorekin egin zituen. Comillaseko Unibertsitatean bertan zazpi urte eman ditu organista modura eta hamar urtez izan da Valladolideko Kontserbatorioko zuzendari. Espainiako Apezpiku Konferentziako Liturgia Batzordeko musika aholkularia da.