Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aizpun Tuero, Jesus

Nafar politikaria (Iruñea, 1928). Nafarroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren batasunaren aurka agertu da beti sutsu. Franco jeneralaren aginte aldian Nafarroako Foru Kontseiluko partaide, UCD alderdi espainiarreko kide izan zen 1979. urtean UPN (Unión del Pueblo Navarro) alderdia sortu zuen arte.