Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aitor

Euskaldunen alegiazko aitalehena. Oso pertsonaia ezaguna izan zen joan den mendearen bukaeran eta XX.aren hasierako literaturan, Navarro Villosladaren Amaia o los vascos en el siglo VIII eleberriari esker bereziki. Harrez gero, «Aitorren semeak» eta «euskaldunak» bat izan dira. Augustin Chaho idazlearen lumatik sorturiko pertsonaia hau «La légende d’Aitor» delakoan agertu zen lehen aldiz. Aitor izena, Chahok berak dioenez, berak sortua da, aita oro-tik.