Agramondarrak
eta beaumondarrak. Agramont eta Beaumont (Luxe) familien aldekoak. Bi ahaide alderdi hauen arteko liskarra eta konponezina XIV. mendean piztu ziren. Alabaina, Karlos III.aren heriotzak ekarri zituen dinastia arazoak areagotu egin zuen gatazka hura: beaumondarrak Bianako Printzearen alde eta agramondarrak, berriz, Aragoiko Joanen alde atera baitziren. Etengabeko gatazka hauen ondorioz, 1512. urtean, Fernando Katolikoak beaumondarrek lagundurik, bere egin zuen Nafarroa ahuldu eta zatitu hura. Harez gero, erlijiozko gerrak zirela eta, Antoine de Gramont Albreteko Joana erregina kalbinisten alde jarri zen, eta familia etsaiaren burua, berriz, Luxeko Charles, katolikoen buruzagi lehena azaldu zen.
- Agostini, Giacomo
- agot
- agrafia
- agrafo
- agramatismo
- Agramondarrak
- Agramont
- Agre, Peter
- agrilo
- agriota
- Agripa