Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ady, Endre

Hungariar olerkaria (Erdminsdszent, 1877 - Budapest, 1919). Urte batzuetan Parisen bizi izan zen; sinbolisten eragina jaso zuen han. Haren ideologia aurrerakoiak eta hizkera poetiko aberatsak poesia magyarraren eraberritzea ekarri zuten. Obra nagusi batzuk: Odola eta urrea (1907), Eliasen orga (1908), Ihesi doan bizia (1912).