Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aduriz, Andoni Luis

Gipuzkoar sukaldaria (Donostia, 1971). Sukaldari ikasketak egin zituen Donostiako Ostalaritza Eskolan. 1993 eta 1994 urteetan, Gironako “El Bulli” jatetxean lan egin zuen, Ferran Adriá sukaldari handiaren gidaritzapean. 1996an Martin Berasategik bere Lasarteko jatetxeko sukaldari-buru izendatu zuen. 1998an bere gain hartu zuen “Mugaritz” jatetxearen ardura, eta hainbat sari lortu ditu harrezkero: Espainiako Gastronomia Sari Nazionala (2002), Gastronomiako Euskadi Saria (2003) eta bi Michelin izar, besteak beste.