Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adonis

(Fenizieraz «Ene jauna») Mit. Feniziar jatorriko jainko greziarra. Ugalketaren ar eredutzat hartzen zen. Greziako mitologiaren arabera, Afroditaren maitale gazte eder hau basurde batek hil zuen, baina Zeusek jainkosa haren erreguari amore emanez, urte sasoi bat Tartarotik kanpora egin ahal izateko ahalmena eman zion, gainerakoa bertan, Persefonerekin, egon behar zuelarik.