Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Adonis

(Jaiotza izena, Ali Ahmad Said). Libanoar idazlea, siriarra jatorriz (Qusabin, 1930). Poesia arabiar modernoaren berritzaileetakoa izan da. Beiruteko Chir taldearen bultzatzailea izan zen 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, eta Mawaqif aldizkariaren sortzailea (1968). Adonisen obrak kutsu metafisikoa du: Mihyar damaskoarraren kantuak (1961), Antzerkia eta ispiluak (1968), Otoitza eta ezpata (1993), Bereziak, poemak (1995).