Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Abu Nuwas

Inoiz izan den arabiar poetarik handienetakoa (al-Ahwaz, 750 inguruan - Bagdad, 814 inguruan). Basora eta Kufan egin zituen filologia eta olerti ikasketak. Badirudi urte batzuetan basamortuan bizi izan zela, beduinoen artean, arabiera hobeto ikasteko. Harun al-Rashid eta haren seme eta jarraitzaile izan zen al-Aminen olerkari estimatuena izan zen. Hala ere, agintarien kontra argitaratu zituen poemengatik hil zuten.