Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aberrazio

iz. Astr. Argiaren lastertasuna eta mugitzen den Lurrarena batzean sortzen den izarren irudiaren itxurazko desbideraketa. || Biol. Funtzioen anormaltasun biologikoa. || Opt. Ispilu konkaboek islaturiko irudietan eta lente bitartez begiratutakoetan nabaritzen den desitxuratzea. || Planeta aberrazioa. Astr. Argizagiaren nahiz behatzailearen mugimenduagatik argizagiaren benetako kokalekuaren eta antzemandakoaren arteko desberdintasuna.  v  Genet. Kromosoma aberrazioa. Zelularen zatiketan (mitosia zein meiosia), kromosomen banaketa irregularra. Bi eratakoa izan daiteke: kromosoma kopuruari dagokiona, edo kromosomen (baten edo gehiagoren) egiturari dagokiona. Kromosoma aberrazioa kromosoma multzo haploide osoari dagokionez euploidia deitzen zaio; kromosoma kopuru ohikoaren ordez, batzuk gehiago edo gutxiago direnean, berriz, aneuploidia deitzen zaio.