Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aar

Suitzako ibai nagusia (295 km). Rhin ibaiaren adarra. Berna eta Aarau hiriak zeharkatzen ditu. Zentral hidroelektrikoak. Thun hiritik behera ontzi-bidezko garraioetarako erabilgarria da. Ibai honen haranaren buruan hainbat hormagune daude. Bertatik egin da halaber San Gotardoko mendileporako bidea.