Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aaiun, El-

Saharako hiriburua. 96.784 biztanle (1982an). Sahararen iparraldean dago, Afrikako Atlantiko aldean, Kanariar Uharteen aurrean. Mendebaldeko Sahara osoarekin batera, luzaroan espainiarren eskuetan egon ondoan, Marokoren mende dago hiri hau 1976ko otsailaren 26tik aurrera (data ofiziala).