Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

Ikerketa eta Laguntza Teknikoko Zentroak

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2026
  • Gaia: Lan arloa
  • Jardun-eremua: Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
Xedea:

1. Gehitu egiten dira laneko segurtasun eta higienearen arloan abenduaren 18ko 2557/1985 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren zerbitzuei atxikitako ondare-baliabideak, 1. zerrendan zehazten den Laneko Segurtasun eta Osasuneko Institutu Nazionalaren eraikineko gainerako azalera eskualdatuta, bertan jasotako baldintzetan.

2. Gehitze horrek eragina duen datatik aurrera, autonomia-erkidegoa subrogatu egingo da ondasun eskualdatuaren titulartasunari dagozkion eskubide eta betebeharretan.

3. Makineria Egiaztatzeko Zentro Nazionalak beretzat gordetzen du eskualdatutako eraikinean gaur egun okupatuta daudenek behar dituzten espazioak denbora mugagaberako erabiltzeko eskubidea, beren eginkizunak betetzen jarraitzeko Estatuko Administrazio Orokor osorako, dagokion hitzarmen, akordio edo bestelako lankidetza-tresnaren baten bidez hartzen diren gastuen, mantentze- eta hobekuntza-obren eta zerga-kargen esleipenaren eta banaketaren arabera, espazio komunei dagozkienak barne.

4. Erabaki hau onartzen duen errege-dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetera sinatu beharko da entrega- eta harrera-akta.

5. Zerrenda horretan zuzenketa edo aldaketarik egin beharko balitz, administrazio biek aurretiaz egiaztatuta egingo dira. Horretarako, Transferentzien Batzorde Mistoko Idazkaritzak ziurtagiri bat egingo du.

Araudia