Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014 uztailaren 16koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de adultos (HABE) erakunde autonomiadunaren kontratazio-mahaiak sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 158
- Hurrenkera-zk.: 3594
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/07/16
- Argitaratze-data: 2014/08/22
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
136/1996 Dekretuak, ekainaren 5ekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzkoak, 4. artikuluan xedatzen duenez, sail bakoitzean eta, beharko balitz, erakunde autonomiadun bakoitzean kontratazio-mahai bakarra sortuko da, eta horrek izango lituzkeen jardun-arloa, osaera eta egitekoak dekretu berean eta aplikagarriak zaizkion gainerako arauetan adierazten dira. Artikulu berak dioenez, kontratazio-mahaiak sortzea eta horien atxikipen organikoa Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren eta dagokion sailburuaren edo erakunde autonomiaduna atxikita dagoen saileko sailburuaren aginduz egingo da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Hala ere, sailaren edo erakunde autonomiadunaren konplexutasuna dela-eta beharrezkoa denean, aipatu 4. artikuluaren 2. ataleko azken zatiak aukera ematen du sortze-aginduan bestelako osaera bat xedatzeko, kontratuen lurralde-eremuaren edo eremu funtzionalaren arabera.
Abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak, Lehendakariarenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, autonomia-erkidegoaren administrazioko sailen egitura berrantolatu du eta sailen arteko eskumenen banaketa egokitu du. Alde horretatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari esleitu zaizkio 20/2012 Dekretua indarrean sartu aurretik jada desagertu ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Kulturako sailei esleitutako zenbait egiteko eta jardun-arlo.
Horrenbestez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari esleitu zaizkion egitekoak eta jardun-arloak garatu eta gauzatzeko, sailaren gaur egungo egiturari eta funtzionamenduari begira egoki irizten zaio osaera ezberdina duen kontratazio-mahai bat sortzeari, kontratazioa sustatzen duen organoaren jardun-arloari eta arlo funtzionalari erreparatuz. Hau da, kontratazio-mahaiaren osaera aldatuko da hezkuntza, unibertsitate edo politika zientifikoaren edo hizkuntza-politika, kultura eta hedabideen jardun-arloei dagozkien egitekoak gauzatu ahala.
Horrenbestez, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordearen txostena aztertu ondoren, honakoa
Sorrera.
Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendaritzara atxikita sortzen da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren kontratazio-mahaia, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzkoak, 7. eta 5. artikuluetan ezarritako egitekoak gauzatzeko, horietan zehaztutako jardun-arloan.
Osaera.
1. Hezkuntza, unibertsitate edo politika zientifikoaren esparruaren egitekoei eta jardun-arloei lotutako kontratazio-prozedurak.
Hezkuntza, unibertsitate edo politika zientifikoaren esparruaren egitekoei eta jardun-arloei lotutako prozeduretarako, kontratazio-mahaiak osaera hau izango du:
Lehendakaria: Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzuaren arduraduna edo Ekonomia eta Aurrekontua Kudeatzeko Zerbitzuaren arduraduna izango da bata zein bestea kontratazio-mahaiko lehendakaria.
Mahaikide bat: kontratazio-organoa ordezkatuko duena eta hark izendatua.
Hiru mahaikide: bata, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaria; beste bat, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena; eta beste bat, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzarena; azken hori ondasun eta zerbitzu informatikoak eta telematikoak kontratatzeko prozeduretan baino ez da egongo. Ordezkatzen dituzten organoen titularrek izendatuko dituzte hirurak.
Mahaikide-idazkaria: Zuzenbidean lizentziaduna den teknikari bat, Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzuari atxikia; mahaiko aholkularitza juridikoko eta idazkaritzako lanak egingo ditu, eta hitza eta botoa izango ditu.
2. Hizkuntza-politika, kultura eta hedabideen esparruaren egitekoei eta jardun-arloei lotutako kontratazio-prozedurak.
Hizkuntza-politika, kultura eta hedabideen esparruaren egitekoei eta jardun-arloei lotutako prozeduretarako, kontratazio-mahaiak osaera hau izango du:
Lehendakaria: Ekonomia eta Aurrekontua Kudeatzeko Zerbitzuaren arlo arduraduna edo Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuaren arduraduna izango da bata zein bestea kontratazio-mahaiko lehendakaria.
Mahaikide bat: kontratazio-organoa ordezkatuko duena eta hark izendatua.
Hiru mahaikide: bata, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaria; beste bat, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena; eta beste bat, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzarena; azken hori ondasun eta zerbitzu informatikoak eta telematikoak kontratatzeko prozeduretan baino ez da egongo. Ordezkatzen dituzten organoen titularrek izendatuko dituzte hirurak.
Mahaikide-idazkaria: Zuzenbidean lizentziaduna den teknikari bat, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko Zerbitzura atxikia; mahaiko aholkularitza juridikoko eta idazkaritzako lanak egingo ditu, eta hitza eta botoa izango ditu.
Zuzendaritza Nagusira atxikita sortzen da Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de adultos (HABE) organismo autonomiadunaren kontratazio-mahaia, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzkoak, 7. eta 5. artikuluetan ezarritako egitekoak gauzatzeko, horietan zehaztutako jardun-arloan.
Kontratazio-mahaiak kide hauek izango ditu:
Lehendakaria: organismo autonomiadunaren arduraduna edo Hizkuntzaren Didaktikaren arduraduna izango da bata zein bestea kontratazio-mahaiko lehendakaria.
Mahaikide bat: kontratazio-organoa ordezkatuko duena eta hark izendatua.
Hiru mahaikide: bata, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaria; beste bat, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena; eta beste bat, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzarena; azken hori ondasun eta zerbitzu informatikoak eta telematikoak kontratatzeko prozeduretan baino ez da egongo. Ordezkatzen dituzten organoen titularrek izendatuko dituzte hirurak.
Mahaikide-idazkaria: organismo autonomiaduneko Aholkularitza Zerbitzuaren arduraduna; mahaiko aholkularitza juridikoko eta idazkaritzako lanak egingo ditu, eta hitza eta botoa izango ditu.
Agindu honetan jaso ez diren eta berariaz egin ez diren izendapenak eta ordezkapenak, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 6.2 artikuluaren lehen paragrafoan eta 6.3 artikuluan adierazitakoez bestelako kontratazio-mahaiko kideei dagokienez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak eta Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de adultos (HABE) organismo autonomiadunaren legezko ordezkariak erabakiko dituzte, nork bere eskumen-esparruaren barruan. Izendapen horiek, izendatutako pertsonak ahalik eta gutxien aldatuz egingo dira, eta espedientean jasoko dira.
Agindu hau indarrean sartzean, indargabeturik geratuko dira xedapen hauek:
Agindua, 1996ko uztailaren 12koa, Ogasun eta Herri Administrazioko eta Kulturako sailburuena, Kultura Sailaren eta Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de adultos (HABE) organismo autonomiadunaren kontratazio-mahaiak sortzeko dena.
1996ko uztailaren 12ko eta 2009ko urtarrilaren 19ko Aginduak, Ogasun eta Herri Administrazioko eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuenak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kontratazio-mahaia sortzeko eta aldatzekoak, hurrenez hurren.
Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 16a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2017ko uztailaren 28koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) erakunde autonomiadunaren kontr
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2017ko ekainaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Saileko kontratazio-mahaiko kideak.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 19koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Kontratazio Mahaia aldatzen da.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua 2014 uztailaren 16koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Helduen Alfabetatze Berreusk
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1996ko uztailaren 12koa, Ogasun eta Herri Administrazio eta Kultura sailburuena, Kultura Sailaren eta bere erakunde autonomo eta zuzenbide pribatuko ente publikoen kontratazio mahaiak sortzeko dena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1996ko uztailaren 12koa, Ogasun eta Herri Administrazio eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kontratazio mahaia sortzeko dena.