Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko eta Herrizaingoko sailburuena, Herrizaingo saileko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Kontratazio Mahaiak sortzeari eta arautzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 3053
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/06
  • Argitaratze-data: 2011/06/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak bere 4. artikuluan ezartzen du Sail eta, hala dagokionean, Erakunde Autonomo bakoitzean kontratazio mahai bakarra sortuko dela; Dekretuan bertan eta aplikagarriak zaizkion gainerako arauetan adierazitako jardun-eremua, osaera eta eginkizunak dituela.

Horrez gain, esaten du kasuan kasuko kontratazio mahaiak Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak eta dagokion saileko edo Erakunde Autonomoa atxikita dagoen saileko buruak batera emandako Agindu bidez sortu eta beren atxikipen organikoa gauzatuko direla. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Herrizaingo Sailak gai hori araututa dauka Herrizaingo Saileko kontratazio mahaia sortzeari buruz Ogasun eta Herri Administrazioko eta Herrizaingoko sailburuen 2000ko martxoaren 21eko Aginduan. Horren bidez kontratazio mahaia eratu eta haren osaera zehaztu zen. (EHAA, 92. zk., 2000ko maiatzaren 17koa).

Agindu hori azaroaren 8ko 364/2005 Dekretuan ezarritako Herrizaingo Sailaren egitura organikora oso ondo egokitzen zen. Dekretu hori Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuak indargabetu du eta berori, halaber, azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuak aldatu du.

Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuak, egun indarrean baitago, egitura hori ezartzen du; hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren azken xedapenean adierazitako antolamendu-irizpideen arabera.

Zentzu horretan, Sail honen egitura organiko eta funtzionalari buruzko indarreko Dekretuak Saileko arlo guztiei emandako eginkizunen birmoldaketari heldu dio, dagozkien eskumenen kudeaketan efikazia eta eraginkortasun handiagoa lortze aldera, helburu nagusia barreiaturik zeuden eremu bereko eginkizunak bateratzea dela. Gauzak horrela, jada desagertutako Zerbitzu eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzei emandako kontratazio eta kudeaketa ekonomikoko eginkizunak Kudeaketa Ekonomikoko eta Azpiegituren Zuzendaritza bakarrean bilduko dira. Bestalde, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritza Sailaren jardun juridikoaz arduratuko da, baita Administrazio Orokorreko zerbitzu komunak emateaz ere.

Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzional berri honen ondorioz, beharrezkoa da kontratazio mahaien arauketa berria egitea.

Hori dela bide, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, hau

  1. Herrizaingo Saileko kontratazio mahaia sortuko da Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritzari atxikita, Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 7. eta 5. artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitako eginkizunak betetzeko eta ezarritako jardun-eremuaren barruan, betiere kontratazioa Herrizaingo Sailari dagokionean sortutako espedienteen arabera.

  2. Kontratazio mahai hori honako kide hauek osatuko dute:

    1. Presidentea: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritzaren titularra; hutsune-, absentzia-, gaixotasun-kasuetan edo legezko beste arrazoi batengatik Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritzako kontratazioaren edo ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketaren arduradunetako batek ordeztuko baitu.

    2. Mahaikidea, kontratazioa sustatu edo eskatu duen organoaren izenean.

    3. Mahaikide aholkulari juridikoa: teknikari bat, zuzenbidean lizentziatua dena, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari edo Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritzari atxikitakoa. Kontratazio mahaiko kideen izendapenaren ondorioz, pertsona berari mahaikide aholkulari juridikoaren eta idazkaritzaren eginkizunak egokituz gero, pertsona horrek berak bere gain hartuko ditu bi karguak, hitza eta botoa dituela.

    4. Hiru mahaikide; horietako bat Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren izenean, beste bat Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren izenean eta hirugarrena Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza ordezkatuz, baina azken hau bakarrik ondasun eta zerbitzu informatikoei buruzko espedienteen kasuetan arituko da. Betiere titularrek izendatuko dituzte.

    5. Idazkaria: kontratazioko arduraduna edo teknikaria, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritzari atxikitakoa, hitza eta botoa dituela.

  1. Euskal Herriko Polizia Ikastegiko kontratazio mahaia sortuko da Erakunde Autonomoaren Zuzendaritzari atxikita; hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 7. eta 5. artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitako eginkizunak betetzeko eta ezarritako jardun-eremuaren barruan, betiere kontratazioa Erakunde Autonomoari dagokionean sortutako espedienteen arabera.

  2. Kontratazio mahai hori honako kide hauek osatuko dute:

    1. Presidentea: Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritzaren titularra; hutsune-, absentzia-, gaixotasun-kasuetan edo legezko beste arrazoi batengatik Administrazio eta Gai Orokorren Dibisioaren buruak ordeztuko baitu.

    2. Mahaikidea kontratazio-organoaren ordezkaritzan, organoak berak izendatutakoa.

    3. Mahaikide aholkulari juridikoa: teknikari bat, zuzenbidean lizentziatua dena, Erakunde Autonomoari atxikitakoa. Kontratazio mahaiko kideen izendapenaren ondorioz, pertsona berari mahaikide aholkulari juridikoaren eta idazkaritzaren eginkizunak egokituz gero, pertsona horrek berak bere gain hartuko ditu bi karguak, hitza eta botoa dituela.

    4. Hiru mahaikide; horietako bat Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren izenean, beste bat Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren izenean eta hirugarrena Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza ordezkatuz, baina azken hau bakarrik ondasun eta zerbitzu informatikoei buruzko espedienteen kasuetan arituko da. Betiere titularrek izendatuko dituzte.

    5. Idazkaria: kontratazioko arduraduna edo teknikaria, Erakunde Autonomoari atxikitakoa, hitzarekin baina botorik gabe.

136/1996 Dekretuaren 6.2 artikuluko bigarren paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, berariaz egin ez diren izendapenak eta Agindu honetan aurreikusita ez dauden ordezpenak Herrizaingo sailburuak erabakiko ditu. Izendapen horiek izendatutako pertsonak ahalik eta gutxien txandakatuz egingo dira eta beren berri espedientean jasoko da.

Agindu hau aplikatuko da indarrean sartzen den egunetik hasitako espedienteetan; aribidean daudenek, ordea, hasiera eman zitzaienean indarrean zegoen araudiari jarraituko diote.

Indargabetuta geratu da Ekonomia eta Ogasuneko eta Herrizaingoko sailburuen 2000ko martxoaren 21eko Agindua, Herrizaingo Sailaren kontratazio mahia sortzeari buruzkoa dena.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 6a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.