Arautegia
InprimatuUztailaren leko 171/86 DEKRETUA, Euskal Herrian Maskulu-Bilketa egiteko Arauak jarriz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 152
- Hurrenkera-zk.: 1787
- Xedapen-zk.: 171
- Xedapen-data: 1986/07/01
- Argitaratze-data: 1986/07/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Deskribapenak
Testu legala
Ekainaren l9ko 1.412/1981 Dekretua dela bide, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratzen dizkio Estatuak Barne-Uretango Arrantzu, Maskulu-Bilketa eta Arrain-Haikuntxaren alorreko Zerbitzuak, eta Dekretu horrek, bere Eraskineko 2.b idazatian jartzen duenez, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari baino ez dagokio ondoren aipatzen diren ekintzetarako eskuramenak eta baimenak emateko agintepidea, hots, maskulutegiak jartzeko eta ustiatxeko eta, orohar, itsaskiak itsasotik ateratzeko, eta bai zenbait hondartzari eta berezko mainuei hezia jartzeko, arrapatzen uzten diren itsaskien zenbatekoak, geben-aldiak eta ordu-arauak zehazteko eta ustiaketa-gai ezberdinak araupetzeko ere. Horregatik, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1986.eko Uztailaren 1ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: IIDAZPURUA ERABAKI OROKORRAKI. ATALBURUA ARAU OROKORRAK1. atala.- Euskal Herrian maskulutegiak jartzeko eta ustiatzeko eta berezko mainuetatik maskuluak ateratzeko eskuramenak eta baimenak, eta bai mainu horiek ustiatzeko baldintzak ere, Dekretu honetako Arauek agintzen duten arauera eman eta jarriko dira. 2. atala.- Dekretu honen ondorioetarako, zenbait hitxen esannahia adierazten dugu ondoren: Eskuramena: Herri-hondartza nahiz herri-lursail batez jabetzeko eta hori ustiatzeko eskubidea ematea da, baina eskubide hori behin-behingorako, norberarentzako eta elkarren aurkakoa izateaz gainera, maskulutegi bat edo berezko maínu bat ustiatzeko izango da. Baimena: Herriaren nahiz norbanakoen jabetzapeko lurraldeetan maskulutegi bat jartzeko eta ustiatzeko eskubidea ematen duena da, baina noznahiz uztekoa. Maskulutegia: Jarraian zehazten diren hauek dira: a) Hazketategia: Maskuluak merkaturako haztea edo horien ontasun-maila hobetzea xede izanik, horiek aldibaterako bizirik gordetzeko tokia edo untzia da, tinkoa nahiz urgaineangoa dela. b) Biltegia: Oskoldunak merkaturako haztea xede izanik, horiek bizirik iraunarazteko tegia da. itsasoarekin loturik edo itsasoko ura erabiliz. c) Arazketategia: Maskuluetan egon eta gizakiarentzat ozi edo germen eritzaileak direnak hiltzeko behar daitezen baliapideez hornitutako antolapidea da, baina ontzietan sartzerakoan hil beharko dira itsaskiak, horretarako erabil dadin modua berezkoa naiz ez berezkoa dela. d) Berezko mainua: gizakiaren mesedetan ustiatzeko eta merkaturako gai diren maskulu-moeta bat edo batzuk bere-berez bertan daudeneko tokia da, horien bizitza-aldia dena dela.II IDAZPURUA MASKULUTEGIAK 1. ATALBURUA HAZKETATEGIAK 3. atala.- Euskal Herrian hazketategiak jartzeko eta ustiatzeko baimenak, horixe, baimen izango dira, eta baimen horiek Merkataritza eta Arrantzu-Sailak emango ditu horretarako eskabidea egin ondoren, ohartemandako tokiaren krokis edo eskema bat eta hazketategiaren merkataritza-xedeak eske-idazkiarekin batera aurkeztu beharko direla, tegi horretan sartuko diren itsaskimoetak bertan adierariz. Baimen horiek emateko, ezinbestekoa da Arrantzurako Sailordetzaren aldezko erizpena eta Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak eskatu nahi ditzan erizpen guztiak izatea. Hazketategia herriaren jabetzapeko lurraldean egotea gerta baledi, baimena aldibaterakoa izango da, urtebetetik beherakoa hain zuen. Nolanahi ere, baimena urtetik urtera eman ahal izango da, doakionak urtero eskea egin ondoren. Hazketategiak norbanakoen jabetzapeko funtsetan egotea gertatuz gero, baimenek indarrean iraungo dute Administrazioaren eritziz hazketa-lanak arrazoirik gabe geldi ez daitezen bitartean, edo baimenaren baldintzak bete daitezen bitartean. Hazigabeko itsaskiak, arauzkoak baino txikiagoak edo gcbendutakoak direnak hain zuzen, ez dira hazketategietan sartuko. 2. ATALBURUA BILTEGIAK ETA ARAZKETATEGIAK 4. atala.- Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak eskuramena edo baimena eman ondoren jarri eta ustiatu ahal izango dira biltegiak eta arazketategiak. Inori kalterík egín ez dadinaren baldtntzapean eta guztien zuduei eragínik sortaraz ez dakienean egingo dira eskuramenak eta, herriaren baliapiderako diresietan, emandako jabegoa kendu ahal izango da, Nahitaezko Jabego-Kentzearen Legean jarritakoari jarraituz dagokion kalteagatikako ordaina egin ondoren. Baimenak aldibacerakoak izango dira eta indargabetutakoezat joko dira besterik ezinekoetan edo herriaren baliapideetarako dírenetan, kalte-ordaina jasotzeko inolako eskubiderik izan gabe. 5. atala.- Biltegi bat edo arazketategi bat jartzeko, norbaitek edo berarizko nahíz arrantzu-erakunde batek (Arrantzurako Kofradía, Elkarte, Koperatiba edota abarra izan) herriaren jabetzapeko lursail baten eskuramena nahi izatea gertatuz gero, doakionak eske-idazki bat aurkeztuko dio Nekazaritza eta Arrantzu-Sailari, xehetasun hauek bertan adíeraziz: a) Eske-egilearen nortasuna eta, hala badagokio, erakunde agintedunak harcutako erabakiaren egiaztagiria, eskea izenpetzen duenari baimena eman zaiola bertan adieraziz. b) Asmotan duen ustiaketa-moeta, ustiaketa eta merkataritza egiteko modua adieraziz. c) Eskatutako tokia non dagoen eta horren luzezabala. Txosten bat eta maskulutegí-launirudien bi ale aurkeztuko dira eske-idazkiarekin batera eta agintedunaren izenpea daramatela, eta legez jarritako lanen aurrekontuaren ehunekoa Ekonomia eta HerriogasunSailean utzi izanaren ordain-agiria horiekin batera sartuko da. ltsas-biolojian berariz gaitutako Lizentziadun batek izenpetutako teknika-txosten bat ere erantziko zaio eske-idazkiari. Ondoren, herritarrei jakinaraziko zaie ageriko argipideketa eginez. Horretarako, Nekazaritza eta ArrantzuSailak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Kondaira-Lurraldekoan argitaratuko du iragarkia, eske-egilearen nahia bertan adieraziz, horretarako hogeita hamar eguneko epea emango dela, iragarki hori argitara dadineko egunetik hasita kontatuz. Epe horrek dirauen artean, iragarkiaren gai izandako xede berdineko eta horrekin elkartu ezinekoak izan daitezen beste eske batzuk ere onartu egingo dira. Aipaturiko epeak dirauen artean, eske-egílearen aurka jarri edo aurkeztutako eskearen aurkako jazarpenen bat egin nahi dezatenek ere eskuhartu ahal izango dute. Epe hori bukatu ondoren, ez da aurketutakoarekin lehian egon dadin eskabíderik onartuke. 6. atala.- Zehaztapidetzak jabetze-asmoko eta herriaren jabetzapeko lursailaren jabe den Udalari aurkeztu zaizkio, horrek bere erizpena eman dezan. Zehaztapidetza jaso ondoren, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak Portu eta/edo ltsasertz-alorrean agintepidea duen erakundearen erizpena eskatuko du aldiberean. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak, bakoitzean bidezko jo ditzan erizpenak ere eskatu ahal izango ditu, hartu beharreko erabakirako dagozkion epaibideak izateko. Portu, kai edo portu barneko urak eskatutako lursailaren barruan egotea gertatuz gero, erakunde agíntedunak emandako erizpena behartze-índarrekoa izango da. 7. atala.- Aurkeztutako egitasmoek teknika eta egiterapen-aldetik antzeko ontasun-mailak eskain ditzatenean, arrantzu-erakundeek (Arrantzurako Kofradiak, Elkarteak eta Koperatibak) aurkeztucakoek izango dute eskuramena lortzeko lehentasuna. 8. atala.- Norbanakoen jabetzapeko lursailetan biltegiak eta arazketategiak jartzeko eta ustiatzeko beharrezko diren baimenak izateko, ondoko arau hauei egokituko zaizkien agiripaperak aurkeztu beharko dira: - Eskeegilearen eskabidea, herri-lursailetarako eskuramena lortzeko eskatzen den modu eta neurritan eginda. - 5. atalean zehazten de moduan egindako txostena eta egitasmoa. - Jabego-Erroldaritzaren egiaztagiria, maskulutegia egongo deneko Iursailak eske-egilearen izenean daudela bertan egiaztatzen dela. - Alogeran hartutako eta norbanakoen jabetzapeko lurrak direnetan, maskuletegiak jartzeko baimenak ez dira emango alogera hori Jabego-Erroldaritzan errolderatua izan dadinean baino. Halakoetan, baimen-agirian erasota utziko da hoei, eta baimena indargabetuta geldituko da alogera-aIdia bukatzerakoan. 9. atala.- Zehaztapidetza Ncrkazaritza eta ArrantzuSailburuak erabakiko du Arrantzurakn Sailordetzaren saloz. Eskuramena edo baimena emateri buruzko erabakian honako hauek erasota gelditu beharko dira: - Doakionaren izena eta bere egcritza, maskuletegia bertan jarri nahi deneko tokiaren izena et:t gainontzcko zernolako zehazgarriak. - Eskuramenaren edo baimenaren indarraldia eta lanak hasteko eta bukatzeko jarritako epeak. Nolanahi ere, eskuramcnak gehienera hamar urterako izango dira. - Eskurarnen-hartzailea antolapideak bere onean eustera behartuta egongo da eta emandako eskuramenaz edo bairnenaz ezin izango da baliatu horietan zehazten ez direnetarako, eta ezin izango ditu antolapideok alogeran jarri. Halaber, zaingo eta igaropide-zorpeko aldeak zabal utziko ditu, salbaketa-aldea beti oztoporik gabe utziz. - Eskuramen-hartzailea indarreango legeetan eta erabilgarri izan dakizkiokeen gainontzeko legeetan jarritako osasunketa-arauak betetzera behartuta egongo da. - Eskuramenaren hartze-saria. Uztailaran 24eko 2.218/1975 Dekretuko arauek zehaztutakoa izango da hori. 10. atala.- Maskulutegia erabar antolatuta eta ustiatzen hasita egon beharko da eskuramena edo baimena eman dadincko egunetik hasi eta gehienera bi urteko epearen barruan. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak epe hori sei hilabetez luzatu ahal izango du, eskuramen-hartzaileari behar bezala zuritutako eta ezin lepora dakizkiokeen arrazoiengatik, tegia antolatzeko eta zerbitzuan jartzeko lanak burutu gabe geldi daitezenean. Epe hori bukatu ondoren, tegia ustiatzen hasi gabe egotea gertatuz gero, emandako eskuramena edo baimena indargabetutzat joko da. 11. atala.- Eskuramena edo baimena emandako egunetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan lanak birraztertu egíngo dira eta, horren ondorioz, ageri bat egingo da, zehaztapidetzari erantziko zaiona. Lanak bukatu ondoren, eskubidedunak Nekazaritza eta Arrantzu-Sailari jakinarazio dio hori, hark bere onespena eman eta ageria egin dezan. Antolapideak jarri ondoren eta ustiatzen hasi baino lehen, eskubidedunak Nekazaritza eta Arrantzu-Sailari jakinaraziko dio hori, hark, hala badagokio, ihardunean jartzeko baimena eman dezan tegia ikuskatu ondoren. 12. atala.- Maskulutegia jartzeko eskuramenak edo baimenak eska daitezeneko unean bertan eskatuko dira itsasoko ura hartzeko eskuramen edo baimenak. Baimenduta dauden tegietarako, norbanakoen jabetzapeko lurretan jarrita daudenetarako edo egon daudenak hadiagotzeko, itsasoko ura hartu nahi dezatenek eskabide berriak egin beharko dituzte eta eskabide horiek itsaslur-aldeetarako eskuramen-arauei jarrituz bideratuko dira. 3. ATALBURUA TOKIZ ALDATZEA 13. atala.- Ezein Maskulutegi-moetatarako eman diren eskuramenak eta baimenak beste batzuri utzi, inorendu edo zergapetu ahal izango dira baina Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak administrazio-baimena eman ondoren. Eskuramen-hartzaileen oinordekoek gozatzen jarraitu ahal izango dituzte eskuramen-eskubideak «mortis causa» delako jabego-aldakuntzetan. Oinordekoak bi edo gehiago direnean, jabego-aldaketa «pro indiviso» bidetik egingo da. Bietan, jabego edo gozamen-idazkia Eskribauaren aurrean egin ondoren hasiko da zehaztapidetza egiten. zehaztapidetza onartu ondoren, agiri-jabe berriak aurrekoaren epe, eskubide eta betebeharretan ordezkotza hartuko du. 4. ATALBURUA INDARGABETZEA 14. atala.- Maskuletegietarako eskuramenak eta baimenak indargabetu egingo dira ondoko hauek gertatu izanagatik zehaztapidetza egin ondoren, eta ez dute kalte-ordainketarako eskubiderik izango.: a) Epea luzatzeko eskea aurrezaldetik egin ez eta Eskuramen-aldia gainditu izanagatik. Maskulutegiak norbanakoen jabetzapeko lurretan egotea gertatuz gero, emandako baimenek indarrean iraugo dute Administrazioaren eritziz arrazoirik gabe iharduna geldi ez dadin bitartean, edo baimenaren baldintzak bete daitezen bitartean. b) Eskuramena edo baimena eman deneko egunetik hasi eta bi urtebeteko epea igaro ondoren, edo emandako epeak gaiditu ondornn, tegia ustiatzen hasi gabe egon dadinean. c) Tegiaren agizko ustiaketa urtebete baino gehiagoko epe batez gelditzea gerta dadinean. d) 13. atalean jarrítako administrazío-baimena aurrezaldetik eskatu gabe, tegiaren agiri-jabea aldatzeagatik. e) Tegiaren ustiaketa beste bati alogeran jartzeagatik. f) Agiri jabeak, eskuramen edo baimen-baldintzak ez betetzeagatik. g) Gebendutakoei eta gutzienezko handitasunei buruzko arauak hautsi izanaren ondorioz, bi urtetan hiru aldiz zigortua izanagatik. h) Eskuramenari dagokion saria ordaindu gabe uzteagatik. i) Indarrango legeek aginezen dutenaren indarrez, maskulutegietarako eskuramen eta baimen-hartzaileei eska dakien beste ezein beharkun ez betetzeagatik. 5. ATALBURUA ERROLDERAPENA 15, atala.- Ekainaren 19ko 1412/81 Dekretuak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari emandako agintepideez baliatuz, maslukutegi-moeta bakoitzarentzat Errolde bat jarriko da Nekazaritza eta Arrantzu-Sailean, maskuluttgictarako emandako eskuramen eta baimen guztiak bertan erasota geldituko direla. Errolde horretan honako hauek adicraziko dira: agiri-jabearen izena eta bere egoitza, eskuramen edo baimen-eguna eta maskulutegia ustiatzen hasi deneko eguna, hnrren zernolako nagusienak, eraiki deneko urtea, zein itsaski-moetarako izango diren, ordaindu beharreko saria, eskuramen-indarraldia eta tegiarekin, eskuramenarekin edo baimenarekin zerikusirik izan dezaten moeta guztietako gorabeherak. Dekretu hau indarrean jarri baino Iehen Euskal Herrian jarrita dauden maskulutegiak Erroldean sartuta geldituko dira, horien agiri-jabcak Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2.ean dagoen Nekazaritza eta Arrantzu-Sailari eskatu vndoren. Eske hori hilabetcko epearen barruan egin beharko da, Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunetik hasita kontatuz. 16. atala.- Eskuramenik edo baimenik gabe maskulutegi baten ustiaketa egin dezanari bere jabetasuna kenduko zaio eta epe bat emango, bere gauzak jaso ahal ditzan, agian egindako kaltPak beregain hartu beharko dituela, guzti hori, dagokion zigorra jar dakiokeenaren kaltetan gabe.III lDAZPURUA MASKULU-HAZLE AGIRIA l. ATALBUIRUA TXARTELAK EMATEKO ARAUAK 17. atala.- Maskulu-Mazle Txartela, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak emandako agiria da eta maslulu-bilketa egiteko eskubidea emanten dio horren jabeari. Bi moetatakoak izango dira txartelak: a) Lehen-Mailako Txartela. Esku ematen zaie txartel horien jabeei maskulu-bilketa ur-gainez nahiz oinez egiteko. b) Bigarren Mailako Txartela. Esku ematen zaie txartel horien jabeei maskulu-bilketa oinez egiteko, ez beste ezein moduz. Ez dira argitaratzen txartel-ereduak, horiek agintaritzak zuzkituko bait ditu. 18. atala.- Arranezale-Kofradiek, berorien eremuko eta lanbidez maskulu-hazle direnen izen-zerrendak egingo dituzte 1986.eko Irailaren 1a baino lehen. Zerrendak egin ondoren, Arrantzale-Kofradia bakoitzak bere zerrenda bidaliko dio dagokion Kofradien Lurralde-Baterakundeari. Arrantzale-Kofradien Lurralde-Baterakundeek Arrantzu-Sailari bidaliko dizkiote zerrenda horiek, dagokien Lehendakariaren on-iritzia dutela. Eta, bidalitako izenzerrendak ikusi ondoren, txartelak bahituran hartu edo horiei baimena emango die. Gero, Kofradien Baterakundeetara bidaliko dituzte, hauek txartela doakionari eskura diezaioten. 19. atala.- Arrantzale-Kofradietako maskulu-hazleen zerrendan sartzeko, ondoko baldintza hauek bete beharko dira: 1. Administrazio-egoitza Kofradien menpeko lurreremuan izatea. 2. Adinez 16 urtetik gora izatea. 3. Lehen-Mailako Txartela eskuratzeko behrerezko izango da, esandakoez geinera, Itsas-Erroldeko Liburuxkaren jabe izatea eta ur-axaleango arrantzurako jaeri diren beharkunak bete izatea. 20. atala.- Txartelak norberarentzat baino ez dira izango eta ezingo zaio inori eman. Horien indarraldia bost urtekoa izango da, Nekazaritza eta Arrantzu-Saila izango dela indarraldi berria emateko eta ikurratza jotzeko eskudun bakarra. Aurrerantzean, Arrantzale-Kofradiek urtero, maiatzaren lehen eguna baino lehen, zerrendetan sartu berri direnen eta horitatik kendu direnen izenak jakinaraziko dituzte. IV IDAZPURUA BEREZKO MAINUETAN MASKULU-BILKETA EGITEKO ARAUAK 21. atala.- Maskulu-Hazle Txartela izan dezan edonork bildu ditzake maskuluak 2. atalean jartzen diren mainuetan, baldin txartel hori Dekretu honetako 17. atalean eta hurrengoetan jarritako arauek agintzen dutenaren araueea emandakoa bada. 22. atala.- Lurrean egunargiz baino ez da maskulubilketarik egigo, eta beti egongo da debekatuta arrantzua gauez egitea. Ur-axaleango ordu-arauak erabiliz egingo da urgaineango maskulu-bilketa. 23. atala.- Maskulu-biltzaileek bere untzietan gorde buharko dituzte gauza zikin eta naskagareiak, itsasora bota gabe, baldin urak gaebi gordetzeko edo maskuluentzako berorientzako kaltegarri badíra. Halaber, gordetzeko diren itzulkako eremu hezituak ere jarri ahal izango dituzte berezko mainuetan. Bietan, tuntuinak edo kulobizak behar bezala jarriz mugatuko dira eremu horiek eta behar adínako zabalkundea eginez jakinaraziko zaie arrantzale eta maskulubiltzaileei. 25. atala - Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak, bidezko jo ditzan zientzia eta teknika-aldetikako aholkuak jaso ondoren, Euskal Herrian harrapatzen diren itsaskietatik zeintzuk dauden debekatuak eta haien gutxienezko handitasuna zehaztuko dituzten arauak jarriko ditu. Gebendutako eta gutxienezko handitasunei buruzko arauak eman ez daitezen artean, 1970.eko Martxoaren 25eko Aginduko Eraskineko taulan ematen direnak izango dira indarrean dirautenak. 26. atala.- Arauzko eta gutxienezko diren neurriak izan ez ditzaten maskuluak edo oskoltuldun eme arbidunak berriro botako dira itsasora, berezko mainu batetara hain zuzen, bertan hazi edo ustiatzeko gauza izan daitezen. 27. atala.- Debekatuta gelditzen da: - Ozkoldun eme arbidunak harrapatzea, noiz nahi eta non nahi. - Untzitik ezein maskulu-tresneri arrastraka erabiltzea ibaietan. - Geben-aldian maskuluak harrapatzea edo arauzko Nta gutxienezko neurriak ez dituztenak harrapatzea.V IDAZPURUA ZIGORRAK 28. atala.- Uztailaren 18ko 53/1982 Legeak eta horri datxezkion gainontzeko manuek agintzen dutenari jarraituz, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak zigorra jarriko die Arau hauek hauts ditzatenei. 29. atala.- Martxoaeen 29ko 67/82 Dekretuz sortarazitako Arrantzu, Maskulu eta Uretako Landareen Ikuskaritza-Zerbitzuak salatuko ditu egindako arau-hauspenak. Horretarako agiri bat egingo du eta doakionari aurkeztuko dio horrek izenpetu dezan eta, izanpetzea nahi ez izatea gertatuz gero, horrela erasota geldituko da agirian, ahal bada bi lekukoen izenpeak bertan jarriz. Salakuntza horiek zigorbidezko zehaztapidetza ekarriko dute eta Administraziobide-Legeak agintzen duenaren arauera bideratuko da. ERABAKI OROKORRAK Bakarra.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean eta Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak emango ditta Dekretu hau osabideratzeko beharrezko izan daitezen manu guztiak. . Gasteizen, 1986.eko Uztailak 1. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Nakazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELlX ORMAZABAL ASKASIBAR.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: Apirilaren 12ko 122/88 DEKRETOA, maskulu-biltzaileen erroldean sartzeko eskakizunak araupetuz.
- Indargabetutakoa: 102/1997 DEKRETUA, 1997ko maiatzaren 6koa, Euskal Autonomi Elkartearen barruko uretan kirol arrantza egiteko araudia onartzen duen Dekretuaren, Euskal Herrian itsaski bilketa egiteko arauak jartzen dituen Dekretuaren, eta itsaski biltzaileen erroldan sart