Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

araknido

izond. Zool. Gorputza sei hanka pare dituen zefalotorax batean eta hankarik gabeko abdomen batean bereizirik duten artropodoez esaten da. Adarrak izaten dituzte ahoaren aurrean, bi luzakin ahoan eta lau hanka pare. Abdomena zefalotoraxetik ondo bereizia izaten dute; sabelaren aurrean ernal organoa dute. Arnasketarako zulotxoen kopurua ez da berdina izaten mota guztietan. Araknidoek digestio organoa kanpoaldean edukitzen dute; ez dute xehatzeko atal berezirik eta aurreko hestea xurgatzailea da. Arnasketarako trakeak, eta nerbio sisteman garuna eta guruin kate bat ditu. Araknidoak harrapariak eta haragi-jaleak dira. Gauez ateratzen dira gehienak. 30.000 mota ezagutzen dira, 10 ordenatan banaturik.