Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arakistain, Joan Benantzio

Euskal idazlea (Deba, 1828 - Tolosa, 1906). Euskal tradizio, ipuin eta elezahar biltzailea. Zuzenbidea ikasi ondoren, kazetaritzan jardun zuen luzaroan eta Azpeitia nahiz Tolosako jabetza-erregistratzailea izan zen. 38 urte zituela (1866), Tradiciones Vasco-Cántabras izeneko euskal ipuin-bilduma eman zuen argitara erdaraz. 1886an Lelo Kantzoa (Leloren Kantua) eman zuen euskaraz Euskalerria aldizkarian. Erdaraz idatzi zituen obra erromantikoek guztiz harrera ona izan zuten bere garaian.