|
2005eko EAEko helburu eta ezaugarri nagusiak
Baso Inbentario honen , Estatuaren gainerakoan bezala, honakoak dira, besteak beste:
-
EAEko baso-ekosistemen egoera eta bilakaerari buruzko informazio estatistiko homogeneo eta egokia eskaintzea.
-
EAEko baso-politikak eta naturaren zaintza-politikak koordinatzeko tresna gisa baliagarria izatea.
-
Internet bidez sarbide errazeko datu-banku bat herritarren esku jartzea, haiek basoaren esparrua ezagut dezaten eta alor horretan parte hartu ahal dezaten.
-
Basoari, biologiari eta ingurumenari buruzko informazio eta komunikazioko europar sarearen partaide izatea.
-
Basoen bilakaera aztertu ahal izatea, birneurtutako lurzatiak eta hurrengo zikloan neurtuko direnak erkatzean.
Azken Helburuak lortzeko gisa honakoak aipa daitezke, besteak beste:
-
Azalera banatzea, hainbat aldagai aintzat hartuta: lurzoruaren erabilera, baso-formazio nagusiak, jabetza-erregimena, garaiera eta abar
-
Baso landatuen egitura adinka aztertzea.
-
Biomasa-izakinak estatistikoki kuantifikatzea, zuhaitz-kopurua, azalera basimetrikoa, bolumen zurgaia, beste bolumen batzuk, ekosistemen egitura eta abar neurtuz.
-
Birsorkuntza, fauna eta flora bakanak, fisiografia, lurzorua, sasitzen presentzia eta abar nahiz horien arteko harremanak arrazionalki interpretatzeko adierazleak eskaintzea.
-
Biotopoaren produktibitatea neurtzea.
-
Paisaia, haren bilakaera eta urrakortasuna ezaugarritzeko datuak eskaintzea.
-
Inbentariatutako ekosistemen biodibertsitatea ikertzea.
-
Higadura, sute, egoera fitosanitario eta abarrekin zerikusia duten parametroak ezagutzea.
-
Basogintzaren ekonomia eta enplegua nahiz sektoreko bide-azpiegiturak eta ekipamenduak aztertzea.
-
Garapen eta kudeaketa iraunkorraren neurketarako indizeak kalkulatzeko beharrezko diren datuak lortzea.
-
Inbentariatutako baso-sistemen etekin produktibo, aisialdiko, ekologiko, ingurumeneko eta paisaiakoak balioztatzea.
-
Zuhaitzetan eta sisteman hazkundeak, heriotza-tasa, mozketak eta aldaketak, hau da, bilakaera orokorra, kuantifikatzea.
-
Mendiek karbono-hobi eta karbono-dioxidoaren (CO2) erregulatzaile gisa duten garrantzia zehazteko beharrezko diren datuak eskaintzea.
Aurreko Inbentarioekiko Berrikuntzak, berriz, honakoak dira, besteak beste:
-
Ordenagailu eramangarrien bidez landa-datuak biltzea.
-
Landa-tresna berrien erabilera: poltsiko-GPSak, hipsometro elektronikoak, kamera digitalak...
-
Ikertutako parametro-kopuru handiagoa, biodibertsitatean, egur hilean eta lurzoruetan atal berriak gehitu baitira.
-
Lurzati berberak banan-banan, aurreko datuak ondorengoekin, erkatzea.
-
Inbentariatutako zuhaitzen urteko batez besteko hazkundea kalkulatzea, horiek aldian-aldian berriz neurtuta.
-
Informazio numeriko eta kartografikoa Internet bidez hedatzeko baliabideak (PCaxis, web kartografikoa) gehitzea.
-
Basonet sareko datuak barne hartzea.
Aurreko Inbentarioetako Parametro batzuk ere mantendu dira, besteak beste honakoak:
-
Inbentario osoan, Lurralde Historikoa da informazioko oinarrizko lurralde-unitatea, emaitzak beste eskala batzuetan ere (eskualdea, herrialdea, arro hidrografikoa, udalerria eta abar) lortzen diren arren.
-
Inbentarioa jarraitua da, eta hamar urteko zikloak ditu, salbuespen batez: inbentarioen artean Basonet sareko lurzatiak sartu dira.
-
Geografi informazioko sistemak (GIS) mantendu dira, asko hobetuta bada ere.
-
Metodo estatistikoak dira nahi den informazioa lortzera bideratuko eragiketa ezberdinen oinarrizko tresna.
Laburbilduz, EAEko Baso Inbentarioak baso-eremuaren egoera eta bilakaera ezagutzeko eta haren funtzionamendua ulertzeko informazio baliagarria eskainiko du; horrenbestez, informazio horrek aipatu eremuaren kudeaketa iraunkorrean jarduketa arrazionalak garatzea ahalbidetuko die bai Herri Administrazioei bai Eragile Pribatuei.
Itzuli
|