Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2006ko Gure Artea Sariak

Beste edizioak

 


Sarien eta erakusketaren gainean
Ismael Materola Ispizua


Aurrekoa - Orrialde 12. Guztira 12 - 
Dokumentu osoa (pdf,45,20 kB)


 



XII

Begoña Zuberoren Warszawa seriea proiektu zabal baten azken bigarren urratsa da. 2001ean Erroman hasitako lanak historian eragina edo garrantzizko erabakiak hartu zituzten tokiak argazkitan azaltzera eraman du. Ez dute dokumentazio asmorik, Begoñaren asmoa ez da tokiak azaltzea besterik gabe, toki horietan gertatu zenaren aztarna irudikatzea da argazkien bidez nahi duena. Proiektuaren lehendabiziko bi urratsetan, Italian eta Alemanian eraikuntzak historiaren lekuko bihurtu zituen, baina oraingo honetan, Polonian egin duena, jendeak protagonismoa hartu du eskenatokiarekin batera, herrialde horrek izugarrizko aldaketa jasan baitu azken urtetan eta lekukotasun zuzena emateko gai da. Aurrekoetan tokiak jendearen aztarna erakusten zuen, Poloniako hiriburuan ateratako argazkitan berriz jendeak aldaketaren lekuko zuzenena da, arkitekturan ez baita islatzen aldaketa historikoa eta jendearen aztarna. Stalinen poloniar herriari oparitutako jauregiak ez du gaur egungo poloniarren egoera islatzen, aldaketak handiegiak eta azkarregiak izan dira eta. Horregatik jendeari egindako argazkiak iraganean geratutakoak eta etorkizuna izango duten umeak.

Aldaketa horrekin batera kolorea sartu du eta aurreko argazkiak zituzten denbora ezaren itxura zertxobait aldatu da, nahiz eta beste garai bateko irudiak izaten jarraitu. Horretan ez dute aldaketa handirik aurreko seriekoekin, zuri beltzak sentimenduen karga kentzen bazioten ere, orain kolorearekin ez da gehiegi aldatu jendearen eta eszenatokien itxurak ez baitu aukerarik ematen sentimenduetarako. Varsoviak aurreko tokien ildoa jarraitzen du, gogorarazteko eta ahazteko tokiak dira. Ahazteko eta gogoratzeko gerrak desagerrarazi zuelako, ahazteko eta gogoratzeko berreraiki zutelako, ahazteko eta gogoratzeko komunista izena zuen antolaketa politikoa zuelako, ahazteko eta gogoratzeko, azkenik, kapitalismo bortitzaren ezarpenaren hiriburua izan delako.