Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

Jon Kortazar Uriarte, epaimahaiburua.
Felipe Juaristi, epaimahaikidea.
Arantza Urretabizkaia, epaimahaikidea.
Julia Ochoa, epaimahaikidea.
Juan José Lanz Rivera, epaimahaikidea.
M. Jesús Cambra, idazkaria.

Epaimahiaren erabakia:

Idazlanen literatura-kalitateari eta -dimentsioari buruzko eztabaida zabala izan ondoren, epaimahai honek, bere irizpide zintzoei jarraiki,

Honako hau erabaki du aho batez

2005. urteko Euskadi literatura-saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, Ramiro Pinilla jaunaren Verdes valles, colinas rojas liburuari ematea.

Eleberriaren arloan izandako ibilbide luzearen ondoren, Nadal Saria irabazi izana barnean hartuta, literatura-munduan hizpide dugu berriz ere Ramiro Pinilla Euskadiren irakurketa mitiko eta poetikoa helburu duen asmo handiko proiektu honi esker.

Honako hauek balioetsi ditu epaimahaiak idazlearen obran:
Egilearen fabulazio-ahalmena.
Errealitatearen interpretazio mitikoa, sentsibilitate izugarri poetikoarekin batera.
Mundu konplexu bat sortzeko baliaturiko idazkerak duen balioa, bertan hainbat sormen-maila gainjartzen direla.