Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Koro Navarro

Donostian jaio zen 1955. Urtean.

Hispaniar filologian lizentziatua da Deustuko unibertsitatean eta gaur egun itzulpen, idazketa eta zuzenketak egiten ditu Rosetta testu zerbitzuen bulegoan.

1988. urtean argitaratu zuen bere lehendabiziko itzulpen lana: Patricia Higsmithen Poliki, poliki haizetan, Elkar argitaletxean. Haren ondotik etorri dira Truman Capote, Dashiel Hammet, John Le Carré, Edgar Allan Poe edo Agatha Christieren lanak. Berrienen artean, aipatzekoak dira 2000. urtean Euskadi Sarietan finalista izan zen Dylan Thomasen Artistakume baten erretratua (Alberdania) edo sariketa berean, 2001. urtean, finalista izan zen Poeren Kontakizunak (Ibaizabal).

Itzulpengintzan egin duen lanaz gain, Entziklopedigintzan ere aritua da. 1991 eta 2000. urteetan Donostiako LUR Argitaletxeko idaztaldearen zuzendariordea izan zen.