Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eta emakumeari sugeak esan zion. Laburpena

Erein, 1999
184 or.

Lourdes Oñederraren nobelak bidaiaren, bidaia fisikoaren antolaketa du. Euskal Herriko hiriburu batetik Europa erdialdeko hiri batera egindako aldaketa du narrazioak kokagune espaziala.

Barne bidaia da, baina, nobela honetan abendtura nagusia. Emakumearen (Teresaren) barne- bilakaerak eramango du pertsonaia nagusi horren desasosegua senarrarengandik hamar urte lehenagoko lagunaren besoetaraino, eta harengandik bizitzaren muturreraino.

Bakardade latza. Beste inorekin konpartitu gabeko sekretu lazgarria. Bakardade bakardadeagoa. Ez bizitzan egokituriko gizonek (agertu eta desagertu baino ez), ez hainegandik saihestu zaizkion maitasun esperantzek lortu dute inoiz Teresa bre bakardade esentzialetik erreskatatzea.

Eta, azkenean gizonak atzean gelditu dira, eta Teresa bakarrik, bakardade larrienean, hartuko ditu azken erabakiak. Azken urrats horiek azken-azken "maitale"aren besoetara zuzenaraziz: "Etorriko dun heriotza eta hire begiak izango ditin" (C. Pavese).

Sari Nazionalerako aukeratua izan den liburu honek jasotako beste hainbat sari:

Kritika Saria 1999
Beterriko Liburua 1999
Euskadi de Plata 2000-10-06

Nobela hau dagoeneko gazteleraz jarria dago baita argitaratuta ere:

"Y la serpiente dijo a la mujerEd. Bassarai, 2000,
144 or.

Eta emakumeari sugeak esan zion. Zatiak

• Lehenengo izena, bataio izena, dagoeneko inork ebakitzen ez duena: Abel. Entzunez gero ez daki burua jiratuko lukeen. Ez du uste beste luzeago horretaz libratzerik izanen duenik: Larrepetit. Larpeti eta Peti laburragoak. Izengoitiari kontra egitea pentsatze hutsak irribarrea eragin dio.

• -Joxe. Joxe diat nik grazia.
Abelek, hitzik atera gabe, baietz dio buruarekin. Apur bat bereiziak ditu ezpainak. Grazia. Doinu eta guzti iritsi zaio. Aitari entzundako bertsoren baten durundia, agian. Abel bere buruari galdezka nola iritsi ote den hitza Joxe deitzen omen den horren ezpainetara. Igartzen zaila bada ere, Abelek esanen luke ez dituela hogeita hamabost urte.

• -Bai, gizona -honek ere apalago-, gaur eguerdi aldera izan omen duk, han, udaletxeko atarian. Nonbait, guardiek autora zeramatzatenean hanka egin zietek.
-Baina nork eta?
Langileak berriro gasolina neurtu eta husteari ekin dio.
-Ijito batek eta mutil gazte batek.

• Kaboak burua goratu arren ez du erantzun eta, atzera, irakurtzen jarraitu du beste pixka batean. Numeroak zigarro bat piztu du.
-Biajantea, beraz…- kaboak, oraingoan paperak utzi eta Lainezi begira.
-Bai -eta Lainezek eskuak lotu eta aurreko aldean jarri ditu.

• Joxek, ibilera batere moteldu gabe, burua bihurtu du:
-Eta? Nora joan nahi duk, ba?
-Hor beti izanen diagu arrisku handiagoa. Jendea edo autoa, edo.. nik zer dakit ba.
Joxek airean inarrosi du makila:
-Ez didak oraindik esan nora joan nahi duan.

• Erreka zulotik aldendu ahala soilduz joan da oihana eta aniztuz soinuak. Haran puska bat ikusten uzten dien lehenengo argiunean gelditu dira. Abelek urrats batzuk egin ditu ikusmira zabaltzearren. Gero begiratu gabe mintzatu zaio bidaideari.
-Hik uste libre garela… goardiek etsi egin dutela?

• -Goiti joateko bidean gaudela esan duk…-urratu du isiltasuna Abelen ahots nekatuak.
Joxek eztarria garbitu eta ttu egin du burua jiratu aurretik.
-Goiti bai- jarraitu du zuhur Abelek-, baina nora?
Joxek harritua dirudi.
-Ba, goiti -eta jarrera aldatu gabe burua altxatu du ohianaren gainetiko toki zehaztugabe bat seinalatzeko.

• Ezustean harrapatu du ahotsak. Ordea, bere izena Joxek ebakia entzutea izan da Abel asaldatu duena eta burua altxarazi diona. Zer?, galdegin du larritasuna gorde ezinik.
-Zer zela eta hintzen han, kartzelan?
Kirrinkak iritsi dira jesarlekutik.
-Ez zakiat -Abelek segundo batzuen ondotik.

• Bai, Joxek zerbait darabil buruan, eta bizkarra haritzean eta begiak lurrera eginak ia ordu erdia eramanen duen arren, Abelek badaki oso adi dagoela. Ttu egiteko mugitu denetik ez da errepidera hurbildu, eta Abel zain eta beha egon den bitartean ohartu da Joxek ez duela jadanik zizturik egiten eta ez duela zumerik eskuan.

• Luze gabe, bi argi luze eta paraleloren keinua begiztatu dute errepideaz bestaldeko oihan ertzean.
Hotsetik nabari da ibilgailua oso mantso heldu dela.

• Errepide meharraren albo banatatik bi figura atera dira. Errepide erdira jotzean kapoteek atzera egin dute, eta bat-batean, gelditu egin dira. Autoaren fokoek ia osorik argitu dituenean ezkerreko goardiak eskua altxatu du gelditzeko seinalea egiteko.