Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1988. urteko Literatura Sariak


portada libro

José Ramón Gómez Nazabal
Saiakerako akzesita
Estética taurina y artes plásticas

José Ramón Gómez Nazabal

José Ramón Gómez Nazábal (Castro Urdiales, Kantabria, 1938) Zuzenbidean eta Historian lizentziatua da. Baina, alde batetik, literatura eta, bestetik, pintura eta eskultura dira artearen aurrean erakusten duen grina handiaren eragileak, bere benetako zaletasunaren eragileak, alegia

1972. urtera arte pintura izan da bere adierazpide nagusia. 1973an literatur munduan sartu zen, eta urte hartan bertan argitaratu zuen bere lehenengo kontakizun-liburua: "El nuevo oficio de las aves y otros cuentos"; "Guría" saria lortuko zuen "El estanque moruno" (1974) liburuarekin , "Guipúzcoa" saria "Niña Olvido" (1975) liburuarekin, "Puente Colgante" saria "Equipaje de arena" (1977) liburuarekin, "Juan Sebastián Elcano" saria "Los buenos tiempos" (1977) liburuarekin eta "Irungo Hiria" saria "El señuelo" (1978) liburuarekin. Saiakeraren arloan, berriro ere "Irungo Hiria" saria lortu zuen "Teoría y praxis del socialismo español" (1979) liburuarekin , eta arlo honetan nahiz narratibagintzan "Ateneo de Valladolid", "Armengot", "Cáceres", "Sésamo" eta "Café Gijón" sarietan finalista izan da.

Bilbon bizi da eta denbora batez Ekonomia eta Politika Zientzien Fakultatean irakasle izan da. Kulturaren munduan egin duen lana oparoa da, han eta hemen hitzaldiak emanez eta artikuluak idatziz. Baina, 1979az geroztik, eskultura izan da nahiago izan duen adierazpidea. Izan ere, bere jarduera plastikoa bilduma pribatu eta publiko garrantzitsuetan eta hamabost banako erakusketatan eta hogeita hamarretik gorako talde-erakusketatan antzematen da, beste edozein planteamendu sortzaile alboratzeraino; 1988an ESTÉTICA Y PLÁSTICA DEL TOREO liburua idatzi zuen arte. Obra honekin "Miguel de Unamuno" saria lortu zuen bai eta Eusko Jaurlaritzaren Saiakera Sariaren akzesita ere. Liburu hau, labur esanda eta zezenketarako duen zaletasunak bultzatuta, literaturan eta artean jardundako bizitza baten adierazpen bikaina da.