Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1988. urteko Literatura Sariak


portada libro

Estética taurina
José Ramón Gómez
Saiakerako akzesita

Estética taurina. Laburpena

Arte bakoitzak ezaugarri estetiko jakin batzuk ditu, gainerakoengandik bereizi eta definitzen dituztenak, nahiz eta kategoria estetiko batzuk adierazpide artistiko batean baino gehiagotan batera bilduta ager daitezkeen berezitasunekin. ESTÉTICA Y PLÁSTICA DEL TOREO liburuan, egileak bere sinesmena garatzen du, honetan datzana: tauromakia, edertasunaren sortzaile den aldetik, arte bat da eta besteengandik bereizten dituen ezaugarri estetiko batzuen jabe da. Zenzenketak berezko osagai estetiko formal batzuk ditu, oso sentsitiboak eta batez ere agerikoak, zezenketari dagokion balio plastiko ukaezina ematen diotenak. Benetako osagai estetikoak dira, oso emozionalak gainera eta zentzua eta esanahia ematen diote festaren alderdi formal sentsitibo hutsari. Analisi honen bidez argiago antzematen da festa honek beti piztu izan duen zaletasuna eta grina arte plastikoen adierazpide nagusi gisa, pintura eta eskulturarekin batera.

Klabe hauen analisi eta ulermenaren bidez soilik ezin daiteke zezenketari dagokion objektua pinturan eta eskulturan ikertu. Eta horrela bakarrik ulertu ahal izango dugu itxuraz zezenketaren tratamenduarekiko bestaldean dauden artistek (Goya edo Picasso, Benlliure edo Solana, Lucas edo Barjola; Zuloaga, Venancio Blanco, Manolo Hugué edo Roberto Domingo) beren sorkuntzetan errepresentazio-objektu komun eta berdintsua lantzen dutela

Sortzaile bakoitzak elementu batetik zein bestetik nabarmentzen duen ponderazio-joko anitz honekin batera, bai eta zezenketak eragiten duen interpretazio plastiko anitzarekin batera ere, egileak zezen-jokoak berak eszenaratzen duen sinbologia zabal hori aipatzen du. Zenzenketaren alderdi mitikoak, existentzialak, sexualak, literarioak edo soziologikoak, alegia.

Berariaz zezenketari dagokion edukiaz gain, Estética y Plástica del Toreo liburuak festaren esentzia estetikoari buruzko hausnarketa bat eskaintzen du batik bat, eta horretarako zezenen inguruan sortutako pinturan eta eskulturan zehar ibilbide ludiko eta sakon bat egiten du. Zenzenketak, pinturak eta eskulturak ekarpen originalak eta funtsezkoak egiten dizkigute, zale jakitun eta zentzudun batek bakarrik, pintore eta aldi berean eskultore den batek bakarrik egin ditzakeenak, zezenketaz duen ulermenaren, arte-joerei buruz duen ezagueraren eta, bereziki, bere ikuspegi originalen bidez, betiere sorkuntza plastikoaren iturri beretik begiratuta