Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ramon Saizarbitoria

Donostiarra. 1944. urtean jaioa. Soziologian lizentziatua, gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten du. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentruko zuzendari da gaur egun, nahiz gaztetatik egon den literaturari lotua.

1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko hamarkadan, Oh!Euzkadi literatur aldizkaria.

Nobela landu izan du batipat. Bere idazlan garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira 1969an Lur-en argitaratutako Egunero hasten delako eta 1976an, Kriselun kaleratutako Ehun metro (hiru ure geroago gaztelerara itzulita argitaratuko zutena) eta Ene Jesus.

Hiru lan esanguratsu horien ondoren isilaldi luze bat etorri zen. Ia hogei urte geroago arte ez zuen beste lanik argitaratu. 1995ean izan zen Saizarbitoriaren itzulera literaturaren mundura: Erein argitaletxearen eskutik Hamaika pauso argitaratu zuen,. Hiru urtetara gaztelerara itzulita kaleratu zuten. Handik aurrera argitaratzen segi du etengabe. 1996an, Bihotz bi. Gerrako kronikak Erein argitaletxearekin (hiru urte geroago gazteleraz, hau ere) eta Euskadi saria jaso duen Gorde nazazu lurpean.

Nobelaz gain aipagarriak dira 1999an Alberdania argitaletxearekin kaleratutako Aberriaren alde (aberriaren kontra) saioa eta 2003. Urtean Ereinekin argitaratu duen Kandinskiren traizioa, batez ere gazteentzat pentsatutako eleberria.