Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programari diru-laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programari diru-laguntzak
Xedea:

Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programaren garapena laguntzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea. Arlo digitalean Euskadiko Autonomia Erkidegoko kultura-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduketak dira, 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 30era bitartean egin beharrekoak. Horretarako, laguntza pertsonalizatuaren bidezko hainbat ekintza erabiliko dira, bai eta ingurune digital berrian kokagune lehiakorrago bat bilatzen duten proiektuak exekutatzeko erraztasunak emango dituzten jarduketak ere, lehiakortasunaren hobekuntza ekintza espezifikoen bitartez, berrikuntza eta nazioartekotzearen bidez, eta merkatu berrien dibertsifikazioaren eta bilaketaren bidez.

Diru kopurua:

262.500,00 euro

Deialdiaren araudia:
  • 2010eko azaroaren 15eko AGINDUA (EHAA Zk. 211/2010)

    AGINDUA, 2010eko azaroaren 15ekoa, Kulturako sailburuarena, kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programari diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
  • Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan: Itziar Redondo (945-019565)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programari diru-laguntzak

Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programaren garapena laguntzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea. Arlo digitalean Euskadiko Autonomia Erkidegoko kultura-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduketak dira, 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 30era bitartean egin beharrekoak. Horretarako, laguntza pertsonalizatuaren bidezko hainbat ekintza erabiliko dira, bai eta ingurune digital berrian kokagune lehiakorrago bat bilatzen duten proiektuak exekutatzeko erraztasunak emango dituzten jarduketak ere, lehiakortasunaren hobekuntza ekintza espezifikoen bitartez, berrikuntza eta nazioartekotzearen bidez, eta merkatu berrien dibertsifikazioaren eta bilaketaren bidez.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Ondoren zerrendatzen diren eremuetan kultura-ondasunak ekoitzi, banatu eta/edo merkaturatzea helburu nagusi duten enpresa txiki eta ertainek jaso ahal izango dituzte deialdi honetako laguntzak, edozein dela ere  haien eraketa juridikoa, baldin eta modalitate bakoitzean eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte: zinema, ikus-entzunezko arteak, liburuen edizioa, arte eszenikoak, ikusizko arteak, eskulangintza, musika, multimedia genero sortzaile berriak, eta iraunkorra izateko borondatea duen beste edozein arte edo kultur adierazpide. Horretarako, hona termino bion definizioa:

a) Enpresa: jarduera ekonomikoren bat gauzatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.

b) Enpresa txiki edo ertainak: 250 baino langile gutxiago dituzten enpresak, negozio-bolumena gehienez 50 milioi eurokoa dutenak, edota urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak. Langile-kopurua, finantza-kopuruak eta erreferentziako denbora kalkulatzeko edozein zalantza argitzeko, Europako Batzordearen 800/2008 Araudiaren I. eranskinak xedatutakoari men egingo zaio.

 

Pertsona edo erakunde onuradunek beren helbidea edo sozietate-egoitza Euskadiko Autonomia Erkidegoan izan behar dute.

Lankidetza-proiektuetan lankide den bakar batek egin behar du eskaera. Dena den, eskabidean argiro azalduko da proiektuan parte hartzen duen bakoitzaren nortasuna, erantzukizuna eta eginkizunak, bai eta parte hartzaile bakoitzak zein diru-ekarpen egiten duen aurrekontuen atalean. Horrekin batera, lankidetza horren ezaugarriak biltzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko da. Lankide diren pertsona juridiko pribatu bakoitza legez ordezkatzen duen pertsonak sinatuko du dokumentua, eta diru-laguntzei buruzko eskakizunak betetzeko ondorioetarako, elkartutako pertsona juridiko pribatuen ordezkari bakarra izendatuko da, zeinari horretarako bidezko ahalmen nahikoa emango zaion.

Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005/18 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

Nolanahi ere, Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.4 artikuluarekin bat etorriz, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.

Ez dira onuraduntzat hartuko administrazio publikoekin loturik edo haien mendean dauden nortasun juridiko propioa duten erakunde eta sozietate publikoak, ezta ere administrazio instituzionalaren barruan daudenak, edozein dela administrazio hori.

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Diru–kopuru hori honela banatuko da, deialdiak hartzen dituen modalitateen artean:

a) Ehun eta hirurogei mila (160.000) euro, banakako proiektuak egiteko.

b) Ehun eta bi mila eta bostehun (102.500) euro, lankidetza-proiektuak egiteko.

Ordainketa modua:

Agindu honetako diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, lagundutako jarduera amaitu ondoren eta likidazio-eskabidea eta hurrengo artikuluan eskatzen diren egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programari diru-laguntza eskabidea
Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programari diru-laguntza eskabidea:
AGINDUA, 2010eko azaroaren 15ekoa, Kulturako sailburuarena, kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programari diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I. ERANSKINA (Eskaera)

DIRU-LAGUNTZA-ESKABIDEA

Dokumentazioa:
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/11/04 - 2010/12/03
Aurkezteko epe-muga:

2010/12/03

Ebazteko epea:

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
28/12/2010
Erlazionatutako ebazpenak: