Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Xake 2013

Arautegia Xake 2013

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Xake Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2013ko maiatzaren 25, 26 eta ekainaren  1ean Durangoko San Jose Jesuitas Ikastetxean. 

1. Jokatzeko modua
Bi modutara jokatuko da :

Eskolarteko alebin mailako txapelketa banaka: Sistema suitzarra ezarriko da, jokalari eta partidako ordu finish bat duten 5 txandako partidatan:

 1.go txanda: maiatzaren 25ean  10:00tan
 2. txanda: maiatzaren 25ean  12:10tan
 3. txanda: maiatzaren 25ean  16:00tan
 4. txanda: maiatzaren 26an  10:00tan
 5. txanda: maiatzaren 26an  12:10tan
 Sari banaketa:   14:30tan maiatzaren 26an

Eskolarteko infantil mailako txapelketa banaka: Sistema suitzarra ezarriko da, jokalari eta partidako ordu finish bat duten 6 txandako partidatan:

 1.go txanda: maiatzak 25ean  10:00tan
 2. txanda: maiatzak 25ean  12:10tan
 3. txanda: maiatzak 25ean  16:00tan
 4. txanda: maiatzak 25ean  18:00tan
 5. txanda: maiatzaren 26an  10:00tan
 6. txanda: maiatzaren 26an  12:00tan
 Sari banaketa   maiatzaren 26an, 14:15etan

Eskolarteko infantil mailako txapeketa taldeka: liga sistema ezarriko da (dena denen kontra) 5 txandatan banatutako eta partidako eta jokalariko 15 minutu finish izango duten partidatan:

 1.go txanda: ekainaren 1ean  10.00tan
 2. txanda: ekainaren 1ean  10.40tan
 3. txanda: ekainaren 1ean  11.20tan
 4. txanda: ekainaren 1ean  12.00tan
 5. txanda: ekainaren 1ean  12.40tan
Sari banaketa:    13:15tan

Mailak:
o Taldeka: Infantilak (1999 eta 2000an jaiotako neska-mutilak) 
o Banaka: Infantilak (1999 eta 2000an jaiotako neska-mutilak)
o 2. urteko alebinak (2001ean jaiotako neska-mutilak)

2. Partaidetza

Banakako Alebinak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historiko bakoitzetik 3 xakelari alebin (sexu bakoitzeko bat gutxienez) egon ahal izango dira, Jokoak ospatzen diren lurraldeetakoek laugarren partaidetza bat erabiltzeko aukera izango dute.

Banaka Infantilak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historiko bakoitzetik 7 xakelari infantil (gutxienez sexu bakoitzeko hiru ordezkari) egon ahal izango dira.


Taldeka: Infantilak: lurralde bakoitzeko bi ikastetxe-talde (6 talde).
Talde bakoitzak lau jokalari titular eta ordezko bat, eskola kirolaren arautegian oinarrituz jokalari guztiak gutxienez partida bat jokatu beharko dute, eta taldearen ordezkaria izango ditu. Taldeko partaide guztiak partida bat jokatu beharko dute gutxienez.

Lurralde bakoitzak ordezkari bat izango du.

Partehartzaile guztiak Aldundietako Eskola Kiroleko 2012/13ko zerrendetan izena emanda egon behar dute. Aldundiek ziurtagiri bat emango diote non zerrendan egotea ziurtatzen den eta zein ikastetxe edo elkartekoa den azaltzen den.

Lurralde bakoitzak txapelketa hasi baino astebete lehenago norbere lurraldeko irabazleen zerrenda emango du eta baita taldeen osaerarena ere telefono, fax edota e-mail bidez. Hau aldaezina izango da lurraldean justifikatutako eta onartutako kausa handi bat izan ezean

Lurralde guztietako ikastetxe edo elkarteetako neska zein mutilek hartu dezakete parte. Partaide batek beste ikastetxe edo elkarte bat ere defendatu dezakete., baldin eta aurretik ere herriko txapelketan bertan jokatu badu eta bertako zerrendetan agertzen bada.

3. Bakarkako arautegia

Partidak apuntatzea derrigorrezkoa izango da, bandera jaitsi baino 5 minutu lehenago egiteari utzi daitekeelarik.

Taldekako partidetan erlojua erabiliko da eta jokalari bakoitzak 60 minutu izango ditu partida hasieratik kontatuta.

Lehenengo txandara, bi txanda jarraituetara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez den jokalaria kanporatua geratuko da.

Txanda batera agertzeko gehienezko itxarote denbora ordubetekoa izango da (txanda hasten den ordu ofizialetik aurrera).
Jokalariren bat lehenengo txandara, bi txanda jarraikietara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez bada, kanporatua izango da.
Berdinketarik izanez gero bi jokalariren edo gehiagoren artean, honela jokatuko da:

1. Puntuazio progresiboen batura.
2. Sistema Bucholz totala
3.  Erdiko sistema Bucholz ( Jolastu dutenen onena eta txarrena kenduta )

Jende aurrean zozketa eginda.

Edozein arazo sortuko balitz aurretik aipatutako talde teknikoa arduratuko litzateke eta bere epaia aldaezina izango litzateke.

Partehartzaile oro araudi hau eta FIDE-ren araudia errespetatu beharko ditu.

4. Taldekako arautegia

Ez da beharrezkoa partidak apuntatzea

Txapelketako unean bete gabe geratzen den hutsunea ezingo da betea izan lurraldeko antolatzailearengandik.

Lurralde guztietako ikastetxetako neska zein mutilek hartu dezakete parte. Partaide batek beste ikastetxe bat ere defendatu dezakete., baldin eta aurretik ere herriko txapelketan bertan jokatu badu eta bertako zerrendetan agertzen bada.

Txanda batean agertzeko gehienezko itxarotea 10 minutukoa izango da hasiera ordu ofizialetik hasita.

Talderen bat lehenengo txandara, bi txanda jarraikietara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez bada, kanporatua izango da.

Talde bat baliozkoa izan dadin gutxienez 3 jokalari izan behar du, bestela deskalifikatua izango da.

Bi taldek edo gehiagok puntutan berdinduz gero, ondoko sistema erabiliko da:
1. BEREN ARTEKO EMAITZA
2. SISTEMA HOLANDARRA.
3. LEHENENBIZIKO TAULAN BELTZEKIN JOKATU DUTENAK

Txapelketako antolaketa eta epai taldea:
Txapelketako zuzendari nagusia eta bertako arduradun nagusia: M.A. Almansa.
Txapelketako epaileak:
 Epaile iniformatikoa: Lukas Iruretagoiena.
Nagusia infantil mailan: Ibon Martín .         
Nagusia alebin mailan: J.M. Villanueva.          

Edozein arazo sortuko balitz aurretik aipatutako talde teknikoa arduratuko litzateke eta bere epaia aldaezina izango litzateke.
Nesketan zein mutiletan sailkapen onena lortzen duenak (bakoitzak bere sexuan) Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera izango du.  
Partehartzaile oro araudi hau eta FIDE-ren araudia errespetatu beharko ditu.

5.  Sariak

Ondorengo sariak emango dira:
Taldekako lehiaketan: Sari bana lehen eta bigarren sailkatutakoei.
Banakako lehiaketan: Domina bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei.
 

6.  Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 4/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013ko urtarrilaren 14ko Agindua, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2013ko otsailaren 11ko Ebazpena, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
c) Xakeko Euskal Federazioaren Arautegiak.

Euskara eta gaztelaniazko araudien interpretazioetan ezberdintasunak izan ezkero, gaztelaniazkoa lehentasuna izango du.

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2013/05/28