Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Xake 2010

Arautegia Xake 2010

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Xake Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2010eko maiatzaren 29, 30 eta ekainaren  5ean Barakaldoko San Vicente Paul Ikastetxean. 

1. Jokatzeko modua

Bi modutara jokatuko da:

Eskolarteko alebin mailako txapelketa banaka: Sistema suitzarra ezarriko da, jokalari eta partidako ordu finish bat duten 5 txandako partidatan:

 1.go txanda: maiatzaren 29an  10:00tan
 2. txanda: maiatzaren 29an  12:10tan
 3. txanda: maiatzaren 29an  16:00tan
 4. txanda: maiatzaren 30ean  10:00tan
 5. txanda: maiatzaren 30ean  12:10tan
 Sari banaketa:   14:30tan maiatzaren 30ean

Eskolarteko infantil mailako txapelketa banaka: Sistema suitzarra ezarriko da, jokalari eta partidako ordu finish bat duten 6 txandako partidatan:

 1.go txanda: maiatzak 29an  10:00tan
 2. txanda: maiatzak 29an  12:10tan
 3. txanda: maiatzak 29an  16:00tan
 4. txanda: maiatzak 29an  18:00tan
 5. txanda: maiatzaren 30ean  10:00tan
 6. txanda: maiatzaren 30ean  12:00tan
 Sari banaketa   maiatzaren 30ean, 14:15etan

Eskolarteko infantil mailako txapeketa taldeka: liga sistema ezarriko da (dena denen kontra) 5 txandatan banatutako eta partidako eta jokalariko 15 minutu finish izango duten partidatan:

 1.go txanda: ekainaren 6an 10.00tan
 2. txanda: ekainaren 6an  10.40tan
 3. txanda: ekainaren 6an  11.20tan
 4. txanda: ekainaren 6an  12.00tan
 5. txanda: ekainaren 6an  12.40tan
Sari banaketa:    13:15tan

Mailak:
o Taldeka: Infantilak (1996 eta1997an jaiotako neska-mutilak) 
o Banaka: Infantilak (1996 eta1997an jaiotako neska-mutilak)
o 2. urteko alebinak (1998an jaiotako neska-mutilak)

2. Partaidetza

Banakako Alebinak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historiko bakoitzetik 3 xakelari alebin (sexu bakoitzeko bat gutxienez) egon ahal izango dira, Jokoak ospatzen diren lurraldeetakoek laugarren partaidetza bat erabiltzeko aukera izango dute.

Banaka Infantilak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historiko bakoitzetik 6 xakelari infantil (gutxienez sexu bakoitzeko ordezkari bi ) egon ahal izango dira.


Taldeka: Infantilak: lurralde bakoitzeko bi ikastetxe-talde (6 talde).
Talde bakoitzak lau jokalari titular eta ordezko bat, eskola kirolaren arautegian oinarrituz jokalari guztiak gutxienez partida bat jokatu beharko dute, eta taldearen ordezkaria izango ditu. Taldeko partaide guztiak partida bat jokatu beharko dute gutxienez.

Lurralde bakoitzak ordezkari bat izango du.

Partehartzaile guztiak Aldundietako Eskola Kiroleko 2009/10eko zerrendetan izena emanda egon behar dute. Aldundiek ziurtagiri bat emango diote non zerrendan egotea ziurtatzen den eta zein ikastetxe edo elkartekoa den azaltzen den.

Lurralde bakoitzak txapelketa hasi baino astebete lehenago norbere lurraldeko irabazleen zerrenda emango du eta baita taldeen osaerarena ere telefono, fax edota e-mail bidez. Hau aldaezina izango da lurraldean justifikatutako eta onartutako kausa handi bat izan ezean

Lurralde guztietako ikastetxe edo elkarteetako neska zein mutilek hartu dezakete parte. Partaide batek beste ikastetxe edo elkarte bat ere defendatu dezakete., baldin eta aurretik ere herriko txapelketan bertan jokatu badu eta bertako zerrendetan agertzen bada.

3. Bakarkako arautegia

Partidak apuntatzea derrigorrezkoa izango da, bandera jaitsi baino 5 minutu lehenago egiteari utzi daitekeelarik.

Taldekako partidetan erlojua erabiliko da eta jokalari bakoitzak 60 minutu izango ditu partida hasieratik kontatuta.

Lehenengo txandara, bi txanda jarraituetara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez den jokalaria kanporatua geratuko da.

Txanda batera agertzeko gehienezko itxarote denbora ordubetekoa izango da (txanda hasten den ordu ofizialetik aurrera).
Jokalariren bat lehenengo txandara, bi txanda jarraikietara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez bada, kanporatua izango da.
Berdinketarik izanez gero bi jokalariren edo gehiagoren artean, honela jokatuko da:

1. Puntuazio progresiboen batura.
2. Sistema Bucholz totala
3.  Erdiko sistema Bucholz ( Jolastu dutenen onena eta txarrena kenduta )

Jende aurrean zozketa eginda.

Edozein arazo sortuko balitz aurretik aipatutako talde teknikoa arduratuko litzateke eta bere epaia aldaezina izango litzateke.

Partehartzaile oro araudi hau eta FIDE-ren araudia errespetatu beharko ditu.

4. Taldekako arautegia

Ez da beharrezkoa partidak apuntatzea

Txapelketako unean bete gabe geratzen den hutsunea ezingo da betea izan lurraldeko antolatzailearengandik.

Lurralde guztietako ikastetxetako neska zein mutilek hartu dezakete parte. Partaide batek beste ikastetxe bat ere defendatu dezakete., baldin eta aurretik ere herriko txapelketan bertan jokatu badu eta bertako zerrendetan agertzen bada.

Txanda batean agertzeko gehienezko itxarotea 10 minutukoa izango da hasiera ordu ofizialetik hasita.

Talderen bat lehenengo txandara, bi txanda jarraikietara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez bada, kanporatua izango da.

Talde bat baliozkoa izan dadin gutxienez 3 jokalari izan behar du, bestela deskalifikatua izango da.

Bi taldek edo gehiagok puntutan berdinduz gero, ondoko sistema erabiliko da:


1. BEREN ARTEKO EMAITZA
2. SISTEMA HOLANDARRA.
3. LEHENENBIZIKO TAULAN BELTZEKIN JOKATU DUTENAK

Txapelketako antolaketa eta epai taldea txapelketa antolatzen den lurraldeko partaideek osatuko dute. Kasu honetan:
Txapelketako zuzendari nagusia eta bertako arduradun nagusia: Nicola Lococo.
Txapelketako epaileak:
Nagusiak:
M.A. Almansa (FEDA ko epailea)  
K. Urbieta (FVAko epailea) 

         
Laguntzaileak:
J.M. Villanueva (FVAko epailea)
Martin (FVAko epailea)


Gelako arduraduna: Zehazteke.


Gelako laguntzaileak: A. Lozoya eta B. Bolado

Edozein arazo sortuko balitz aurretik aipatutako talde teknikoa arduratuko litzateke eta bere epaia aldaezina izango litzateke.
Nesketan zein mutiletan sailkapen onena lortzen duenak (bakoitzak bere sexuan) Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera izango du.  
Partehartzaile oro araudi hau eta FIDE-ren araudia errespetatu beharko ditu.

5.  Sariak

Ondorengo sariak emango dira:
Taldekako lehiaketan: Sari bana lehen eta bigarren sailkatutakoei.
Banakako lehiaketan: Domina bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei.
 

6.  Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
f) Xakeko Euskal Federazioaren Arautegiak.