Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Xake 08


Arautegia Xake 2008

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Xake Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXVII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2008ko maiatzaren 31an eta ekainaren  1 eta 7-an Donostiako Manteo kiroldegian. 

1. JOKATZEKO MODUA
Bi modutara jokatuko da :

Eskolarteko alebin mailako txapelketa banaka: Sistema suitzarra ezarriko da (swist perfect sistema informatikoaren bidez), jokalari eta partidako ordu finish bat duten 5 txandako partidatan:

 1.go txanda: maiatzaren 31an  10:00tan
 2. txanda: maiatzaren 31an  12:10tan
 3. txanda: maiatzaren 31an  16:00tan
 4. txanda: ekainaren 1ean  10:00tan
 5. txanda: ekainaren 1ean  12:10tan
 Sari banaketa:   14:30tan ekainaren 3an

Eskolarteko infantil mailako txapelketa banaka: Sistema suitzarra ezarriko da (swist perfect sistema informatikoaren bidez), jokalari eta partidako ordu finish bat duten 6 txandako partidatan:

 1.go txanda: maiatzak 31an  10:00tan
 2. txanda: maiatzak 31an  12:10tan
 3. txanda: maiatzak 31an  16:00tan
 4. txanda: maiatzak 31an  18:00tan
 5. txanda: ekainaren 1ean  10:00tan
 6. txanda: ekainaren 1ean  12:00tan
 Sari banaketa   14:15tan

Eskolarteko infantil mailako txapeketa taldeka: liga sistema ezarriko da (dena denen kontra) 7 txandatan banatutako eta partidako eta jokalariko 15 minutu finish izango duten partidatan:

 1.go txanda: ekainaren 7an 10.00tan
 2. txanda: ekainaren 7an  10.40tan
 3. txanda: ekainaren 7an  11.20tan
 4. txanda: ekainaren 7an  12.00tan
 5. txanda: ekainaren 7an  12.40tan
 6. txanda: ekainaren 7an  13.20tan
 7. txanda: ekainaren 7an  14.00tan
 Sari banaketa:    14.30tan

Mailak:
o Taldeka: Infantilak (1994 eta1995ean jaiotako neska-mutilak) 
o Banaka: Infantilak (1994 eta1995ean jaiotako neska-mutilak)
o 2. urteko alebinak (1996n jaiotako neska-mutilak)

2. PARTAIDETZA

Banakako Alebinak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historiko bakoitzetik 3 xakelari alebin (sexu bakoitzeko bat gutxienez) egon ahal izango dira, Nafarroako Foru Erkidegotik (mutil bat eta neska bat)   eta bertako xake elkarteko gonbidatu bat, GUZTIRA 12. Inolaz ere ez da onartuko lurralde batek beste lurraldeak baino parte hartzaile gehiago izatea.

Banaka Infantilak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historiko bakoitzetik 6 xakelari infantil (gutxienez sexu bakoitzeko ordezkari bi ) egon ahal izango dira eta Nafarroako Foru Erkidegotik 2 (mutil bat eta neska bat) GUZTIRA 20 . Inolaz ere ez da onartuko lurralde batek beste lurraldeak baino parte hartzaile gehiago izatea.


Taldeka: Infantilak: lurralde bakoitzeko bi ikastetxe-talde (8 talde).
Talde bakoitzak lau jokalari titular eta ordezko bat, eskola kirolaren arautegian oinarrituz jokalari guztiak gutxienez partida bat jokatu beharko dute, eta taldearen ordezkaria izango ditu. Taldeko partaide guztiak partida bat jokatu beharko dute gutxienez.

Lurralde bakoitzak ordezkari bat izango du.

Partehartzaile guztiak Aldundietako Eskola Kiroleko 2007/08ko zerrendetan izena emanda egon behar dute. Aldundiek ziurtagiri bat emango diote non zerrendan egotea ziurtatzen den eta zein ikastetxekoa den azaltzen den. ( Nafarroako Foru Erkidegoan izan ezik, gonbidatu gisa hartzen baitute parte).

Lurralde bakoitzak Maiatzaren 20-erako norbere lurraldeko irabazleen zerrenda emango du eta baita taldeen osaerarena ere telefono, fax edota e-mail bidez. Hau aldaezina izango da lurraldean justifikatutako eta onartutako kausa handi bat izan ezean

Lurralde guztietako ikastetxetako neska zein mutilek hartu dezakete parte. Partaide batek beste ikastetxe bat ere defendatu dezakete., baldin eta aurretik ere herriko txapelketan bertan jokatu badu eta bertako zerrendetan agertzen bada.

3. BAKARKAKO ARAUTEGIA

Partidak apuntatzea derrigorrezkoa izango da, bandera jaitsi baino 5 minutu lehenago egiteari utzi daitekeelarik.

Taldekako partidetan erlojua erabiliko da eta jokalari bakoitzak 60 minutu izango ditu partida hasieratik kontatuta.

Lehenengo txandara, bi txanda jarraituetara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez den jokalaria kanporatua geratuko da.

Txanda batera agertzeko gehienezko itxarote denbora ordubetekoa izango da (txanda hasten den ordu ofizialetik aurrera).
Jokalariren bat lehenengo txandara, bi txanda jarraikietara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez bada, kanporatua izango da.
Berdinketarik izanez gero bi jokalariren edo gehiagoren artean, honela jokatuko da:

1. Puntuazio progresiboen batura.
2. Sistema Bucholz totala
3.  Erdiko sistema Bucholz ( Jolastu dutenen onena eta txarrena kenduta )

Jende aurrean zozketa eginda.

Edozein arazo sortuko balitz aurretik aipatutako talde teknikoa arduratuko litzateke eta bere epaia aldaezina izango litzateke.

Partehartzaile oro araudi hau eta FIDE-ren araudia errespetatu beharko ditu.

4. TALDEKAKO ARAUTEGIA

Ez da beharrezkoa partidak apuntatzea

Txapelketako unean bete gabe geratzen den hutsunea ezingo da betea izan lurraldeko antolatzailearengandik.

Lurralde guztietako ikastetxetako neska zein mutilek hartu dezakete parte. Partaide batek beste ikastetxe bat ere defendatu dezakete., baldin eta aurretik ere herriko txapelketan bertan jokatu badu eta bertako zerrendetan agertzen bada.

Txanda batean agertzeko gehienezko itxarotea 10 minutukoa izango da hasiera ordu ofizialetik hasita.

Talderen bat lehenengo txandara, bi txanda jarraikietara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez bada, kanporatua izango da.

Talde bat baliozkoa izan dadin gutxienez 3 jokalari izan behar du, bestela deskalifikatua izango da.

Bi taldek edo gehiagok puntutan berdinduz gero, ondoko sistema erabiliko da:
1. BEREN ARTEKO EMAITZA
2. SISTEMA HOLANDARRA.
3. LEHENENBIZIKO TAULAN BELTZEKIN JOKATU DUTENAK

Txapelketako antolaketa eta epai taldea txapelketa antolatzen den lurraldeko partaideek osatuko dute. Kasu honetan:
Txapelketako zuzendari nagusia eta bertako arduradun nagusia: Nicola Lococo.
Gelako arduraduna: Zehazteke.
Gelako laguntzaileak: Euskadiko Xake federazioko monitoreak, zehazteke.
Txapelketako epaileak:  Nagusia: zehazteke 
Epaile laguntzailea: zehazteke .
Edozein arazo sortuko balitz aurretik aipatutako talde teknikoa arduratuko litzateke eta bere epaia aldaezina izango litzateke.
Nesketan zein mutiletan sailkapen onena lortzen duenak (bakoitzak bere sexuan) Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera izango du.  
Partehartzaile oro araudi hau eta FIDE-ren araudia errespetatu beharko ditu.

5. SARIAK
Ondorengo sariak emango dira:
Taldekako lehiaketan:
Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutakoei.
Banakako lehiaketan:
Domina bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei.

6.  EZBEHARREN AURREAN.

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. AZKEN OHARRA

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.
f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.
g) Xakeko Euskal Federazioaren Arautegiak.

 


 

Azken eguneratzea: 2008/06/06