Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Tenisa 2013

Araudia 2013

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak teniseko EUSKADIKO XXXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Tenis Federazioarekin lankidetzan, 2013ko maiatzaren 25 eta 26an, Durangoko Landako kirolgunean.  Hauxe duzue jokoen araudia:


1. Joko sistema
Lurralde Historiko bakoitzak bi neska eta bi mutil izango ditu ordezkari, baita kapitain bat ere.

3na jokalariko BI TALDEk hartuko dute parte jokoan, denek denen kontra jokatuz. Talde bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira final aurrekotarako (fase hau hilaren 25ean, larunbatez, jokatuko da).

Igandean, maiatzaren 26an, final aurrekoak jokatuko dira, era honetara: 1. taldeko 1. sailkatua, 2. taldeko 2. sailkatuaren kontra eta 1. taldeko 2. sailkatua 2. taldeko 1. sailkatuaren kontra.

Partidetan 4 jokotako 3 setetan onena baloratuko da eta tie-break bat jokatuko da 4 jokotan berdinketa gertatuz gero. Set batean berdinketa gertatuz gero, “super tie-break” bat jokatuko da (10 puntutan).

Txapelketa alboan izango diren bi pista irekietan jokatuko da.

2. Partaidetza

1999 eta 2000an jaiotako jokalariek bakarrik hartu dezakete parte, infantil kategoria alegia.
Taldeak honela geratuko dira sailkatuta, zozketa egiteko irizpideak ondorengoak izan dira: Talde batean aurreko urteko txapelduna egongo da eta bestean txapeldunordea, finalik jokatu ez zuen lurraldeko lehenak zozketa bidez sartuko da taldeetan, eta beste jokalari guztiak talde berean bi lurralde berdin ekidituz sartuko dira.

 Mutilen A Taldea
1. ARABAKO 1-aº 
2. GIPUZKOAKO 1-a
3. BIZKAIKO 2-a

 Mutilen B Taldea
1. BIZKAIKO 1-a
2. ARABAKO 2-a
3. GIPUZKOAKO 2-a

 Nesken A Taldea
1. ARABAKO 1-a
2. GIPUZKOAKO 2-a
3. BIZKAIKO 1-a

 Nesken B Taldea
1. GIPUZKOAKO 1-a
2. ARABAKO 2-a
3. BIZKAIKO 2-a

3. Sariak:

URREZKO – ZILARREZKO – BRONTZEZKO DOMINAK
 (kategoria bakoitzerako).


4. Beste batzuk

Antolatzaileek jatekoa eta ura emango diete parte-hartzaile guztiei.
Behar dutenei autobus-zerbitzua eskainiko zaie (ordutegiak eta irteera- eta helmuga-lekuak jakinarazi egingo zaizkizue).

5. Arbitrajea
Jesus Paredes izango da jokoen epaile arbitroa (Arbitro Nazionala da).

6. Ezbeharren aurrean
Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Araudi honetan jasotzen ez diren kasuak Euskal Federazioaren lehiaketa-batzordeak erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.
Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013ko urtarrilaren 14ko Agindua, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2013ko otsailaren 11ko Ebazpena, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
g)  Euskadiko tenis federazioaren araudiak xedatzen duenari.

Euskara eta gaztelaniazko araudien interpretazioetan ezberdintasunak izan ezkero, gaztelaniazkoa lehentasuna izango du.

 

 

Azken eguneratzea: 2013/05/28