Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Euskal pilota 2012

Arautegia Pilota 2012

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Pilotako Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXXI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2012ko maiatzaren 26 eta 27an eta ekainaren 2an Eibarko Astelena eta Ermuako Arizmendi  pilotalekuetan. Hona hemen arautegia:


1. Partaidetza

Parte hartze ibilbidean 1998-1999 urteetan jaiotako haurrak.
Errendimenduari ekiteko ibilbidean: Eskuz binakako modalitatean 1998-1999 urteetan jaiotako infantil mutilak eta 2000 jaiotako alebin mutilak
Lau pilotari gehienez eta entrenatzaileak osatuko dute talde bakoitza.

Ordezko pilotariak, partiduan parte hartzeko aukera izango du titular bat kenduaz, horrela partaidetza sustatuaz. Dena den, aldaketa behin egingo da eta epaileari garaiz eta behar den bezala ohartaraziz.

Herrialde bakoitzean burututako eskolarteko txapelketetako irabazleek hartuko dute parte. Lehen fasea (herrialdeko eskolarteko txapelketa) jokatu ez bada, kasu horretan soilik lehiatu ahal izango dira azken txapelketa honetarako bereziki sortutako taldearekin. Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da denboraldi honetako eskola-lizentzia indarrean edukitzea. Parte hartzaileak Txapelketara lizentzia eskolarra ekarri beharko dute.

2. Modalitateak

Parte hartzeko ibilbidea:

  • Eskuz binakakoa, neskak eta mutilak
  • Paleta goma, mutilak
  • Paleta Goma, neskak
  • Zesta Punta, mutilak
  • Paleta Larruz Mutilak

Errendimenduari ekiteko ibilbidea:

  • Eskuz binaka mutilak

 

3. Joko-sistema

Txanda bakarreko liga

Irabazitako partida bakoitzeko, bi puntu emango zaizkio taldeari; puntu bakarra galdutako partida bakoitzeko, eta punturik ez, taldea partidara bertaratzen ez bada.

Lehen sailkatua –alegia, liga burututa puntu gehien eskuratu dituena– izango da irabazlea. Hurrengo postuak, modu berean finkatuko dira.

Bi bikoteren edo gehiagoren artean puntu-berdinketarik gertatzen bada, berdinketa horretan daudenen arteko “tanto average” onenaren arabera zehaztuko da sailkapena.

Berdinketa bi bikoteren artekoa besterik ez bada, elkarren aurka izandako lehia irabazi zuena galtzailearen aurretik egongo da sailkapenean.

Bi taldek besterik ez badute parte hartzen, partida bakarra egingo da, eta bertan zehaztuko da bietarik zein den irabazlea.

Talde bakar batek izena emanez gero, modalitatea bertan behera utziko da.

4. Jokorako materialak eta arauak

Neurriak eta tantoak:

 

 

Eskuz binakako infantil mutilak parte hartzea

Eskuz binakako infantil mutilak errendimendua

Eskuz binakako alebin mutilak errendimendua

Eskuzkoa neskak

Gomazko Paleta Neskak

Gomazko Paleta Mutilak

Larruzko

Paleta

Zesta

SAKEA

10.50 m.

10.50 m.

8.75 m

7.00 m.

14.00 m.

17.50 m.

21.00m

28.00 m.

FALTA

10.50 m.

10.50 m.

8.75 m

7.00 m.

10.50 m.

14.00 m.

14.00m

14.00 m.

PASA-MARRA

21.00 m.

21.00 m.

17.5 m

17,50 m.

21.00 m.

24.50 m.

24.50 m.

22.75 m.

TANTOAK

18

18

18

18

25

25

25

25

 

Materialak (Pilotak):

• Materialak (Pilotak):

Euskadiko Pilota Federazioak ipiniko du jokorako materiala, eta ezaugarri hauek izango ditu:

  • ESKU-PILOTA, MUTILAK PARTE HARTZEA IBILBIDEAN: pilota goxua.
  • ESKU-PILOTA, MUTILAK ERRENDIMENDUARI EKITEKO IBILBIDEAN: pilota mistoa edo ukitu-erdikoa.
  • ESKU-PILOTA, NESKAK: pilota goxoa
  • PALETA GOMA: puntu edo karratu horiko pilota.
  • PALETA GOMA: puntu edo karratu horiko pilota.
  • ZESTA PUNTA: ohiko pilota, 100-110 g bitartekoa.
  • PALETA LARRUZ: Cervino nº 1.


Osagarriak dituzten modalitateetan, jokalari bakoitzak bere “paleta”, “zesta”, “kaskoa”,…. eduki beharko ditu. Paleta goma eta Larruzko paletan  babeserako betaurrekoak nahitaezkoa izango dira, aurrelari eta atzelarientzat. ( parte hartzaileren batek ez baditu betaurrekoak ekartzen, antolakuntzak utziko dizkio partidarako).

5. Sariak

Dominak emango zaie modalitate bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuei.

Horrez gain, opariak emango zaizkie partehartzaile guztiei.

6. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2012ko urtarrilaren 17ko Agindua, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2012ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Pilotako Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

 

 

Azken eguneratzea: 2012/05/28