Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Euskal pilota 2011

Arautegia Pilota 2011


Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Pilotako Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2011ko maiatzaren 28 eta 29an eta ekainaren 4ean Gasteizko Mendizorrotzako pilotalekuetan. Hona hemen arautegia:


1. Partaidetza

Parte hartze ibilbidean 1997-1998 urteetan jaiotako haurrak.
Errendimenduari ekiteko ibilbidean: Eskuz binakako modalitatean 1997-1998 urteetan jaiotako infantil mutilak eta 1999-2000 jaiotako alebin mutilak
Lau pilotari gehienez eta entrenatzaileak osatuko dute talde bakoitza.

Ordezko pilotariak, partiduan parte hartzeko aukera izango du titular bat kenduaz, horrela partaidetza sustatuaz. Dena den, aldaketa behin egingo da eta epaileari garaiz eta behar den bezala ohartaraziz.

Herrialde bakoitzean burututako eskolarteko txapelketetako irabazleek hartuko dute parte. Lehen fasea (herrialdeko eskolarteko txapelketa) jokatu ez bada, kasu horretan soilik lehiatu ahal izango dira azken txapelketa honetarako bereziki sortutako taldearekin. Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da denboraldi honetako eskola-lizentzia indarrean edukitzea. Parte hartzaileak Txapelketara lizentzia eskolarra ekarri beharko dute.

 
2. Modalitateak

Parte hartzeko ibilbidea:
 Eskuz binakakoa, neskak eta mutilak
 Paleta goma, mutilak
 Paleta Goma, neskak
 Zesta Punta, mutilak
 Paleta Larruz Mutilak

Errendimenduari ekiteko ibilbidea:

 Eskuz binaka mutilak

3. Joko-sistema

Txanda bakarreko liga

Irabazitako partida bakoitzeko, bi puntu emango zaizkio taldeari; puntu bakarra galdutako partida bakoitzeko, eta punturik ez, taldea partidara bertaratzen ez bada.

Lehen sailkatua –alegia, liga burututa puntu gehien eskuratu dituena– izango da irabazlea. Hurrengo postuak, modu berean finkatuko dira.

Bi bikoteren edo gehiagoren artean puntu-berdinketarik gertatzen bada, berdinketa horretan daudenen arteko “tanto average” onenaren arabera zehaztuko da sailkapena.

Berdinketa bi bikoteren artekoa besterik ez bada, elkarren aurka izandako lehia irabazi zuena galtzailearen aurretik egongo da sailkapenean.

Bi taldek besterik ez badute parte hartzen, partida bakarra egingo da, eta bertan zehaztuko da bietarik zein den irabazlea.

Talde bakar batek izena emanez gero, modalitatea bertan behera utziko da.

4. Jokorako materialak eta arauak

Neurriak eta tantoak:

 Eskuz binakako infantil mutilak parte hartzea Eskuz binakako infantil mutilak errendimendua Eskuz binakako alebin mutilak errendimendua Eskuzkoa neskak Gomazko Paleta Neskak Gomazko Paleta Mutilak Larruzko
Paleta Zesta
SAKEA 10.50 m. 10.50 m. 8.75 m 7.00 m. 14.00 m. 17.50 m. 21.00m 28.00 m.
FALTA 10.50 m. 10.50 m. 8.75 m 7.00 m. 10.50 m. 14.00 m. 14.00m 14.00 m.
PASA-MARRA 21.00 m. 21.00 m. 17.5 m 17,50 m. 21.00 m. 24.50 m. 24.50 m. 22.75 m.
TANTOAK 18 18 18 18 25 25 25 25

• Materialak (Pilotak):

Euskadiko Pilota Federazioak ipiniko du jokorako materiala, eta ezaugarri hauek izango ditu:

 ESKU-PILOTA, MUTILAK PARTE HARTZEA IBILBIDEAN: pilota goxua.
 ESKU-PILOTA, MUTILAK ERRENDIMENDUARI EKITEKO IBILBIDEAN: pilota mistoa edo ukitu-erdikoa.
 ESKU-PILOTA, NESKAK: pilota goxoa
 PALETA GOMA: puntu edo karratu horiko pilota.
 PALETA GOMA: puntu edo karratu horiko pilota.
 ZESTA PUNTA: ohiko pilota, 100-110 g bitartekoa.
 PALETA LARRUZ: Cervino nº 1.


Osagarriak dituzten modalitateetan, jokalari bakoitzak bere “paleta”, “zesta”, “kaskoa”,…. eduki beharko ditu. Paleta goma eta Larruzko paletan  babeserako betaurrekoak nahitaezkoa izango dira, aurrelari eta atzelarientzat. ( parte hartzaileren batek ez baditu betaurrekoak ekartzen, antolakuntzak utziko dizkio partidarako).

5. Sariak

Dominak emango zaie modalitate bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuei.

Horrez gain, opariak emango zaizkie partehartzaile guztiei.

6. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011ko urtarrilaren 24ko Agindua, 2011ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren deialdia egiteko dena.
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2011ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2011eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena..
f) Pilotako Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

Azken eguneratzea: 2011/05/30