Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Padel 2013

Padela, 2013ko araudia

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak EUSKADIKO XXXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Padel Federazioarekin lankidetzan, 2013ko maiatzaren 25ean, Durangoko Landako kirolgunean.  Hauxe duzue jokoen araudia:


1. Joko Sistema

Lurralde Historiko bakoitzak nesken bikote bat eta mutilen beste bat izango ditu ordezkari, baita kapitain bat ere.

Bi taldek hartuko dute parte jokoan, bata neskena eta mutilena bestea, bakoitzean hiru bikote izango direlarik, denek denen kontra jokatuz.

Partidetan 6 jokotako 3 setetan onena baloratuko da. 6 jokoetan berdinketa eman ezkero,  tie-break bat jokatuko da bakoitzean 7 puntu lortu harte.

2. Partaidetza

1999 eta 2000an jaiotako jokalariek bakarrik hartu dezakete parte, infantil kategoria alegia.
Taldeak honela geratuko dira sailkatuta, zozketa egiteko irizpideak ondorengoak izan dira: Talde batean aurreko urteko txapelduna egongo da eta bestean txapeldunordea, finalik jokatu ez zuen lurraldeko lehenak zozketa bidez sartuko da taldeetan, eta beste jokalari guztiak talde berean bi lurralde berdin ekidituz sartuko dira.

 MUTILEN TALDEA
1. BIZKAIA 
2. ARABA
3. GIPUZKOA
 NESKEN  TALDEA
1. BIZKAIA
2. ARABA
3. GIPUZKOA

3. Sariak:

Sailkapenaren arabera bikoteak kopa bana izango dute kategoria bakoitzeko.

4. Beste batzuk

Antolatzaileek jatekoa eta ura emango diete parte-hartzaile guztiei.
Behar dutenei autobus-zerbitzua eskainiko zaie (ordutegiak eta irteera- eta helmuga-lekuak jakinarazi egingo zaizkizue).

5. Arbitrajea

Euskadiko Padel federazioak jokoen epaile arbitroa izendatuko du.

6. Ezbeharren aurrean 
Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Araudi honetan jasotzen ez diren kasuak Euskal Federazioaren lehiaketa-batzordeak erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.
Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013ko urtarrilaren 14ko Agindua, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2013ko otsailaren 11ko Ebazpena, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
g)  Euskadiko Padel federazioaren araudiak xedatzen duenari.

Euskara eta gaztelaniazko araudien interpretazioetan ezberdintasunak izan ezkero, gaztelaniazkoa lehentasuna izango du.

 

 


 

Azken eguneratzea: 2013/05/28