Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Mahai Tenisa 2013

Arautegia Mahai Tenisa 2013

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Mahai Teniseko Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2013ko maiatzaren 25ean San Jose Jesuitas Ikastetxeko kiroldegian, Durangon. Hona hemen arautegia:

1- JOKATZEKO MODUA

TALDEKAKOA: Hiru multzotan banaturik liga bat jokatuko dute elkarren artean itzuli bakarrera. Talde bakoitzeko lehen biek final aurreak jokatuko dituzte eta haietako irabazleen artean jokatuko da finala.

Partida bat irabazten duenak bi puntu lortuko ditu eta galtzaileak bat ere ez. Sailkatzerako orduan taldeen artean berdinketa bat egongo balitz, elkarren artean izandako emaitza hartuko zen aintzat.
- Mutilen taldeak: SWAYTHLING SISTEMA MURRIZTUA (7 partidetatik gehien irabazten dituena)
- Nesken taldeak: CORBILLON (3 jokoko 5 partidetatik gehien irabazten dituena).

BANAKAKOA: Gehienez 16 partaide ( jokoak antolatzen diren lurraldeko 6 partaide eta bostna beste lurraldeetakoak)  ; 4 jokalariko taldeetan banaturik liga bat jokatuko dute elkarren artean, eta talde bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira final laurdenetarako. Taldekako lehiaketako sistema bera erabiliko da puntuaziorako eta berdinketa kasuetarako.

2- TALDEEN OSAERA

Mutilen talde bakoitzak gehienez ere bost eta gutxienez hiru jokalari izango ditu, eta nesken talde bakoitzak gehienez lau eta gutxienez bi jokalari. Talde bakoitzak ordezkari bat edo entrenatzaile bat eramateko aukera izango du.

Binakako partidetan, nahi izanez gero, banaka aritu direnek ere parte har dezakete.

Partaide guztiak infantil mailakoak izan behar dira, 1999 eta 2000-an jaiotakoak.

Partidak kamiseta eta praka motz edo gonaz jantzita jokatu beharko dira, eta debekaturik dago txandaleko jaka edo prakekin jokatzea. Talde bereko jokalari guztiek, gizonezko eta emakumezkoek, antzeko jantziak eraman behar dituzte, baina ezingo dute txuri eta laranja koloreetakoak eraman.

Jokalarien kirol lizentziak lehiaketako epaileari aurkeztu beharko zaizkio, foru aldundiak behar bezala zigilatuta eta lehia hasi aurretik.


3- PARTE HARTZE KUPOA

Taldeak ikastetxe berekoak izango dira, eta ikastetxeko ikasleez osatuak.
Probintzia bakoitzetik mutilen bi talde eta nesken beste bi izango dira taldekako lehiaketarako. Banakako lehiaketan 5 mutil eta 5 neska izango ditu probintzia bakoitzak, antolatzen duen lurraldeak aldiz 6 mutil eta 6 neska izango ditu.

Banakako lehiaketan parte hartuko duten ikasleak eta taldekakoan parte hartuko dutenak ez dute ikastetxe berdinekoak izan beharrik. Lurraldeko lehiaketetan lehenbizi sailkatu direnak hartuko dute banakakoan.

4- MATERIALA

Antolakuntzak 6-8 mahai homologatu jarriko ditu, baita pilota ofizialak ere.
Jokalarien erraketek egungo araudia bete beharko dute, eta ezingo da kolarik erabili.

5- SARIAK

Ondorengo sariak emango dira:
- Taldeka: lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuek garaikurrak jasoko dituzte.
- Banaka: urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak jasoko dituzte.

6. EZBEHARREN AURREAN


Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7- AZKEN OHARRA

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:
a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013ko urtarrilaren 14ko Agindua, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2013ko otsailaren 11ko Ebazpena, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f)   Mahai Teniseko Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

Euskara eta gaztelaniazko araudien interpretazioetan ezberdintasunak izan ezkero, gaztelaniazkoa lehentasuna izango du.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2013/05/28