Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Krosa 2013

Aurkezpena | Kokapena |  Zirkuitua | Programa| Araudia | Emaitzak| Argazkiak|

Arautegia Krosa 2013

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Atletismo Federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak antolatuko ditu  2013ko martxoaren 3an Abadiñon (Bizkaia).

I. Artikulua.- Txapelketa honetan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetako selekzioan dauden infantil mailako kirolariek hartu dezakete parte (1999 eta 2000an jaiotakoak), hala nola, eskola kiroleko taldeak eta eskola kiroleko kanpainetan inskribatuta dauden elkarteak (3 talde lurralde historiko bakoitzeko, gizonezkoen kategorian nahiz  emakumezkoetan).


II. Artikulua.- Lurralde-selekzioko talde bakoitzak, gehienez 6 kirolari aurkeztu ahal izango ditu. Bai gizonezkoetan, baita emakumezkoetan ere.


III. Artikulua.- Ikastetxe edo elkarte bakoitzeko taldeek, gutxienez 4 eta 6 kirolari aurkeztu beharko ditu, bai gizonezkoen kategorian bai emakumezkoetan ere. 


IV. Artikulua.- Ikastetxe bakoitzeko taldeek hurrengo araudia bete beharko dute:
• Taldea 6 kirolariz osatuta badago, gutxienez lauk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.
• Taldea 5 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izango dira.
• Taldea 4 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.


V. Artikulua.- . Klubak derrigorrez, bertakoak diren kirolariz osatuta egon behar dira eta beraien lurralde historikoko eskola kiroleko programetan izena emanda egon behar dira.

VI. Artikulua.- Taldeen sailkapena, edozein kategoriatan, lasterketa bakoitzetik eta talde bakoitzetik lehenengo lau kirolariak oinarritzat hartuta egingo da, talde bakoitzeko puntuazioa 4 kirolarien sailkapenen batura eginez. Bi talde edo gehiagoren artean berdinketa izan ezkero, laugarren kirolariaren sailkapena kontuan hartuko da.

VII. Artikulua.- Hurrengo lasterketak ospatuko dira, aurreikusitako gutxi gorabeherako luzera eta ordutegiaz. 

Kategoria                Distantzia        Ordua

Infantil mutilak       4.000 m           11.00

Infantil neskak       3.000 m           11.30

Sari banaketa                                12.15

 

VIII. Artikulua.- Euskadiko Infantil Mailako Eskolarteko Kross Txapelketarako izen-emateak lurralde ezberdinetako Foru Aldundietako kirol zerbitzuetan egin beharko dira 2013ko otsailaren 15ean, arratsaldeko 20:00ak baino lehen. Hauek Euskadiko Atletismo Federazioara helarazi, otsailaren 19an arratsaldeko 14,00ak baino lehen.

OHARRA: Dortsalak froga egunean bertan, otsailak 24an, emango zaizkio zirkuituko idazkaritza nagusian talde edo selekzio arduradunari.

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a. 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b. Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
c. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013ko urtarrilaren 14ko Agindua, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egiteko dena
d.  IAFFak duen nazioarteko txapelketen araudia.

 


 

Azken eguneratzea: 2013/03/04